Elikagaiak manipulatzeko ikastaroa

SEA Arabako Enpresariak ikastaro hau emango du 2011ko abenduaren 12 eta 19an.

2011/12/12 - 2011/12/19
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz-Araba
EKITALDIAREN XEHETASUNAK
Lekua:
SEA Arabako Enpresariak, Florida kalea, 58
Herria:
Vitoria-Gasteiz
Probintzia:
Araba
Hasiera data:
2011/12/12
Amaiera data:
2011/12/19
Hasiera ordua:
15:30
Amaiera ordua:
19:30
Antolatua:
SEA Arabako Enpresariak
DESKRIBAPENA

SEA Arabako Enpresarien Elkarteak elikagaiak manipulatzeko ikastaro bat antolatu du abenduaren 12 eta 19rako, 2011 HOBETUZek diruz lagunduta.

Adesa Asesoría Empresas Alimentarias SL–ko Gontzal Tamayo, Iñaki Larrea eta Nerea Nacenta arduratuko dira bertaratzen direnak elikagaien inguruko higienearen eta segurtasunaren oinarrizko arauetan trebatzen, elikagaiak manipulatzen dituztenek zer-nolako erantzukizuna duten erakusten eta enpresetako prestatzaileak trebatzen eta gaitzen, elikagaien inguruko higienearen eta segurtasunaren gaineko euren barne prestakuntza eta birziklatzea egin dezaten, eta ikastaroan izena ematen dutenak APPCCan sartzen; sektore horretan derrigorrez bete beharrekoa baita prebentzioan eta elikagaien segurtasunean oinarritutako sistema hori.

Hamar orduko ikastaroa izango da, eta doan emango da; nekazaritza eta elikadura industriako kalitate sailetako eta lantegietako langileentzat, ostalarientzat, txikizkako eta handizkako merkataritzako langileentzat, elikadura industriako xehekarientzat eta abarrentzat izango da.

DOKUMENTAZIOA
Azken eguneratzea: 16/11/2011