
Elika-Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak Elikadura-segurtasunari buruzko komunikazio-estrategiak jardunaldia antolatu du asteazkenerako, 2011ko abenduaren 14rako, Vitoria-Gasteizko Villa Suso jauregian. Topaketa horren helburuak dira arriskuen komunikaziorako gako nagusiak ezagutzea eta horiei buruz eztabaidatzea, elikadura-segurtasunari buruzko berriek hedabideetan duten erabilera aztertzea, komunikazio arloko profesionalak euren funtzioaren garrantziaz sentsibilizatzea eta elikadura industria arriskuak komunikatzeko estrategiak zehazteko beharraren inguruan kontzientziatzea.
Komunikazio eta elikadura sektorerako eta Administrazioko nahiz ikerketa zentroetako langileentzako da jardunaldia.
Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, leku-kopurua mugatua baita.