
Estatu mailan ez ezik, Europa mailan ere ekimen aitzindaria ditugu Jardunaldiak, batez ere Autonomia Gobernu bat bezain garrantsitzua den administrazio batek bultzatuta izateagatik, Animalien Defentsa eta Babeserako Elkarteari (ADBE) antolaketarako enkargua egiten diona. Aipatu erakundeak duela urte batzuetatik Eusko Jaurlaritzarekin batera lanean dihardu arlo honekin zerikusia duen zenbait egitasmotan.
Animalien Babesari buruzko Euskal Jardunaldiak benetako eztabaidarako eta iritzirako (ikasketarako, azken batean) esparru publikoa dugu, eta aurtengo edizioari begira, adituentzako zein ezjakinentzako egitarau erakargarria prestatu da, aukeratu den gaien zerrendak animalien babesan (ikuspuntu zabalenetik) interesa duen edonor asetu egingo duela ziur gaudelarik.
Jardunaldiaren egitaraua ikusi:
- Asteartea, azaroaren 15a: eztabaida izango dugu protagonista. Oraingo honetan beti polemikaz inguraturiko gaia mahaira ekarri dugu: tauromakia. Errealitate berberari buruz ikuspuntu eta proposamen erabat desberdinak dituzten bi pertsonari entzuteko aukera paregabea eskainiko da.
- Asteazkena, azaroaren 16a: animaliekin dugun harremana –begirada antropologiko batetik aztertuta– jorratuko da. Arlo honetan adituak diren bi profesional ditugu, animaliak etxekotze fenomenoaren inguruan eta bertan kontzientziak duen paperaren inguruan hitzegingo dutenak, hurrenez hurren.
- Osteguna, azaroaren 17a: Salamankako Unibertsitatetik emakume pare bat ekartzen digu, biak Filosofia eta dozentziari lotuta. Proposatzen dituzten gaiak oso interesgarriak dira: batak hitzegingo du animaliak (zentzu literalean) arte prozesuan erabiltzearen gainean, eta besteak argumentazio moralean emozioek betetzen duten paperari buruz.
Saio bakoitzaren ostean, eta elkarrizketa ireki baten bitartez, bertaratutako publikoak parte hartzeko aukera izango du, bai ponenteei galderak eginez, bai iritzi pertsonala emanez.
Sesio guztiak 19:30an hasiko dira, sarrera librea delarik.