Ardo Merkatuaren Espainiako Behatokiak (OeMv) antolatu du ‘Ardoa banatzeko Espainiako eredu berriak’ jardunaldia. Azaroaren 17an izango da, Madrilgo Princesa kaleko 40 zenbakiko HUSA Princesa hotelean, eta, bertan, OeMv-ak eskatuta Ac Nielsen-ek ‘Ardoa banatzeko Espainiako ereduen bilakaera’ren inguruan egindako azterketa baten emaitzak emango dituzte jakitera.
Horren ondoren, hainbat mahai-inguru egingo dira, ardoa banatzeko Espainiako ereduei buruz. Landa eta Itsas inguruko estatu idazkari Josep Puxeau jaunak emango dio amaiera jardunaldiari.
Jardunaldirako prezioa 140 € da, baina %40ko beherapena edukiko dute erakunde laguntzaileetako kideek: FEV, ASEDAS, FEHR, FEDISHORECA, Grupo Derecho y Vino eta Lafer Fundazioaren MGEAko ikasleak.
Izena emateko epea: 2011ko azaroaren 15 arte