ELIKA Nekazaritako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak txakolinaren sektorerako trazabilitate tailerra antolatu du biharko, azaroak 16, Leioako (Bizkaia) Mendibili Jauregian; 16:00etatik 19:00etara izango da, doan, txakolina ekoizten duten upategientzat.
Trazabilitatea, lotea, identifikazioa, elikagaien inguruko alerta, produktuaren berreskuratzea, enpresa bakoitzerako legezko baldintza bereziak, dagokion produktuaren informazio-kantitatea eta fase desberdinen aplikazioa landuko dira: elaborazioa, ontzea eta heltzea, botilaratzea, banatzea eta balizko berreskuratzea.