Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Azken eguneratzea: 2014/02/04

Biodibertsitateari buruzko herritarren zientziako plataforma baten oinarriak eraikitzen

Gizarte zibilak bete-betean parte hartzea bultzatzea espezieen banaketa eta haren fenologiari buruzko informazioa jasotzen eta argitaratzen, eta beraz, biodibertsitatea zaintzeko eta modu iraunkorrean erabiltzeko jakintza nabarmen indartzeko.

Biodibertsitateari buruzko informazioa oso informazio konplexua da, arrazoi askorengatik: jakintza zientifikoan oinarritzen da, oso espezializatua da eta hainbat eragilek sortzen dute: unibertsibertsiatea, ikerketa zentroak, aholkularitza-enpresak, natura elkarteak, administrazio publikoak, etab. Horien ondorioz datuak eta informazioaren baliabideak sakabanatuta egoten dira, informazioa tratatzeko eta eskuratzeko baldintza ugari daude eta informazioa ez da integratzen eta batera interpretatzen. Era berean, datuak bikoiztuta egoten dira eta inork ez daki zein den sortutako informazio osoa.

Nabarmentzekoa da landa-behaketa egiteko boluntarioak erabiltzen dituzten biodibertsitatea ikertzeko askotariko proiektuak daudela. Herritarren zientziako ekimen horiek oso baliotsuak dira datu eguneratuak eta kaliatatezkoak biltzeko eta, aldi berean, biodibertsitatea zaintzeko ekintzetan herritarrek parte har dezaten sustatzeko.

Boluntarioen ekarpenari esker eskala handiko lanak egin daizteke; osterantzean zaila izango litzateke profesionalak lortzea. Haien balioa ez datza bakarrik lanaren norainokoan edo neurrietan, ba dago ere beste gai bat ia inoiz neurtzen ez dena: boluntario horiek egindako lanari ematen dioten ekarpen ekonomikoa.

Azpimarratzekoa da ere bai, herritarren zientziako ekimenek egiten duten hedatzeko eta gizartea sentsibilizatzeko lana.

Proiektu honen asmoa biodibertsitateari buruzko herritarren zientziako plataforma baten oinarriak eraikitzea da, eragile guztiek sortutako informazioa bateratzeko eta beraz, biodibertsitatea zaintzeko eta modu iraunkorrean erabiltzeko jakintza nabarmen indartzeko.

2014. urtean 0 fasea egin nahi dugu: egungo egoeraren diagnostikoa, beharren analisia, etorkizuneko ekintzen nondik norakoa zehaztea eta finantzazio aukerak aztertzea.

Irakurri gehiago proiektuari buruz aurkezpen-dokumentuan (gaztelaniaz)

Nola hartu parte?

  • Eman proiektuaren berri eta sartu parte hartzaileen zerrendan
  • Bete galdetegia (gaztelaniaz)
  • Hartu parte foroan
  • Etorri jardunaldi-tailerrera, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan Vitoria-Gasteizen maiatzaren 22 eta 23an.