Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila

Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera

WAI-A

Oinarrizko emantzipazio errenta

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak


Egitura atal kudeatzailea

Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza


Xedea

Gazteek alokairuko etxebizitza lor dezaten laguntzea.


Nori Zuzendua

Alokairuan bizi diren edo bizitzea pentsatzen duten gazteak. Honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • 22-30 urtekoak izan behar dute (hartzaileak 30 urte betetzen dituenean behin betiko etengo da laguntza).

  • Europako Erkidegotik kanpoko atzerritarra bada, Espainian bizileku iraunkorra izateko baimena eduki behar du.

  • Urtean 22.000 euro gordin gainditzen ez duen diru-iturri erregular bat eduki behar du, eta azkeneko sei hilabetetan diru-sarrerak eduki dituela edo hurrengo sei hilabetetan edukiko dituela frogatu beharko du.

    Beren konturako edo besteren konturako langileek, ikerketa-bekadunek eta langabeziako prestazioa jasotzen dutenek, ezintasunagatik eta baliaezintasunagatik pentsio bat jasotzen dutenek, edo beste edozein prestazio publiko jasotzen dutenek diru-iturri erregularra dutela kontsideratzen da, betiere aldizkako izaera, izaera kontributiboa edo laguntzazkoa badu.

    Bere kontura lan egiten badu eta bere diru-iturri erregularra enpresa-jardueretatik edo jarduera profesional edo artistikoetatik lortzen badu, diru-sarrera horiek lortzeko beharrezkoak diren gastuak kendu ahal izango ditu diru-sarrera gordinen zenbaketarako.

  • Ezin du etxebizitzarik jabetzan eduki, salbu eta etxebizitza horren erabilera eta luperketa ez badu, edo etxebizitza horren katastro-balioa ez bada prezio orokorreko etxebizitza babestuaren gehieneko prezioaren % 60tik gorakoa.

  • Alokairu-kontratu baten titularra izan behar du. Horrek azpierrentamenduak eta logela-errentamenduak baztertzen ditu. Titularrak bat baino gehiago badira, laguntzaren zenbatekoa kontratuaren titularren kopuruaren artean zatitzen da, eta baldintzak betetzen dituzten kontratuaren titular guztiek Oinarrizko Emantzipazio Errenta eska dezakete.

  • Etxebizitza identifikatzen duen katastro-erreferentziaren zenbakia ezagutu behar du. Informazio hori kontratuan azaltzen ez bada, etxebizitzaren jabearen bitartez edo Foru Aldundien bitartez eskura dezake, telefonoz edo Foru Aldundietako web-orrietan.

  • Hileko errenta etxebizitzako jabearen kontura transferentzia bat eginez edota kontuan zorduntzeko sistemaren bitartez (ordainagirien helbideratzea) ordaindu behar da.

  • Alokairua ordaintzen duen banku-kontuak banku-erakunde laguntzaile batekoa izan behar du. Banku-erakunde laguntzaileak kontu horren bitartez hilero ordainketa bakarrean eta kontratuaren titularren kopurua edozein izanik ere, errenta garaiz ordaindu dela egiaztatuko du.

    Hileko ordainketarako zenbatekoa finkoa izango da, eta errentaren kontzeptura mugatuko da (hau da, ez da barnean hartuko bestelako kontzepturik, hala nola zerbitzu-gastuak; gastu horiek bereiz ordaindu beharko dira).

    Banku-transferentzia bitartez egindako ordainketak aldizkako transferentzia edo transferentzia iraunkorra izan beharko du eta maizter guztiek banku-erakundeari eskatuko diote. Agindu horrek automatikoki gauzatzen du ordainketa.

    Hartara, ezinezkoa izango da ordaintzeaz ahaztea edo berandu ordaintzea. Kontuan zordunduz ordaintzen bada errenta, ordainketa egin dela egiaztatu beharko du Etxebizitza Ministerioari alokairua aldian-aldian ordaindu dela justifikatzen duten ziurtagiri originalak edo konpultsatuak igorriz.
Baldintza horiez gain, honako hauek ere kontuan hartu behar dira:
  • Alokairuak ohiko etxebizitza iraunkorrarena izan behar du; horrenbestez, sasoi baterako errentamenduak baztertzen dira, adibidez, ikasleenak.
  • 108.182,18 euro baino gehiagoko ondarea dutenek ezin izango dute laguntza eskatu.
  • Behin laguntza eman ondoren zirkunstantziaren bat aldatzen bada, eta eskatzaileak eskatutako baldintzaren bat betetzeari uzten badio, berehala jakinarazi beharko dio laguntza onartu zion organoari, dagokiona ebatzi dezan eta Etxebizitza Ministerioari jakinaraz diezaion.

Diru kopurua
  • 210 euro hilean alokairua ordaintzeko. Laguntza honek gehienez lau urteko iraupena du, elkarren segidakoak izan ala ez, edota eskatzaileak 30 urte betetzen dituen arte.

Bakarrik kontratu berrientzat eta behin bakarrik:

  • 600 euroko mailegua fidantza ordaintzeko. Interesik gabeko mailegua da, itzuli beharrekoa. Alokairu-kontratua amaitzerakoan, mailegu hori Etxebizitza Ministerioari itzuli beharko zaio.
  • 120 euro abalaren gastuentzat.

Araudia
  • Real Decreto 1472/2007, de 2 de noviembre, por el que se regula la renta básica de emancipación (BOE nº 267, de 7 de noviembre de 2007).

  • Orden VIV 3568/2007, de 29 de noviembre, por el que se determina el modelo de solicitud de la renta básica de emancipación establecida en el Real Decreto 1472/2007, de 2 de noviembre.

  • Orden VIV 3572/2007, de 29 de noviembre, sobre convocatoria y selección de entidades de crédito y regulación de otros aspectos relacionados con los Convenios de colaboración que suscriban  entre las mismas y el Ministerio de la Vivienda para la gestión de la renta básica de emancipación.

Harremanak norekin

Jabetza Horizontalaren eta Hiri Errentamenduen Zerbitzu Publikoen (Bizilagun zerbitzuak) bulegoak. Horiek EAEko hiru hiriburuetan aurkitzen dira, honako helbide hauetan:

  • Bizkaia: Henao Kalea 9, Bilbao
  • Araba: Antilletako pasabidea 14, Vitoria-Gasteiz
  • Gipuzkoa: Bilbo plaza 3, Donostia-San Sebastián

Erantsi beharreko agiriak
  • Nortasun Agiri Nazionalaren edo baliokidearen kopia.
  • Eskatzailea Europar Batasunekoa ez den Estatu bateko atzerritarra bada, Espainian legezko bizileku iraunkorra duela egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Etxebizitzaren errentamendu-kontratuaren kopia, baldin eta sinatu bada.
  • Laguntzak kobratzeko banku-kontua egiaztatzen duen dokumentua.
  • Jabeari errenta ordainduko dion banku-kontua egiaztatzen duen dokumentua, baldin eta eskatzaileak kontu hori eta laguntza kobratzen duen banku-kontua ezberdinak izatea nahi badu. Kasu horretan, bi kontuek banku-erakunde berdinekoak izan behar dute.
  • Lan Bizitzaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak egina, eta eguneratuta.
  • Eskatzaileak enpresaren batean lan egin badu edo lan egin behar badu, eskaera egin aurreko edo ondorengo sei hilabetetako ordainsarien enpresa-ziurtagiria(k), baita aipatutako hilabete horietako nominak eta lan-kontratuak ere.
  • Hala badagokio, Enplegu Institutu Nazionalak edota horrek delegatutako edo bere eskumena transferitu dion Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskudunak emandako langabeziako prestazioaren ziurtagiria.
  • Hala badagokio, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak edota horrek delegatutako edo bere eskumena transferitu dion Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskudunak emandako pentsio-ziurtagiria.
  • Eskatzailea bere konturako langilea bada, azkeneko ekitaldiko PFEZaren Aitorpena eman beharko du prestazioaren epea amaitutakoan.
  • Eskatzailea beste etxebizitza baten titularra bada, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaindu duela egiaztatzen duen azken ziurtagiriaren kopia, etxebizitza horren katastro-balioa egiaztatzeko.

Eskabideak Aurkezteko Epea

Oinarrizko Emantzipazio Errenta 2008. urteko urtarrilaren 1etik dago indarrean. Eskatzailea etxebizitza baten errentaria den momentutik eska daiteke. Oraindik kontratu-alokairua ez badu, Emantzipazio Errenta jasotzeko eskubidea aldi baterako onartuko zaio eta hiru hilabete edukiko ditu kontratua aurkezteko. .


Eskabideak aurkezteko lekua

Jabetza Horizontalaren eta Hiri Errentamenduen Zerbitzu Publikoen (Bizilagun zerbitzuak) bulegoak. Horiek EAEko hiru hiriburuetan aurkitzen dira, honako helbide hauetan:

  • Bizkaia: Henao kalea 9, Bilbao
  • Araba: Antilletako pasabidea 14, Vitoria-Gasteiz
  • Gipuzkoa: Bilbo plaza 3, Donostia-San Sebastián

 


Tramiteen deskripzioa

Behin eskaera aurkeztu ondoren datuak eta dokumentazioa egiaztatuko dira, eta gehienez bi hilabeteko epean ebazpena emango da.

Ebazpena positiboa bada, eskatzaileak hartutako ebazpenarekin erakunde laguntzaile batera joan beharko du ordainketa eskatzeko. Jabeari hileko alokairua ordaindu diola frogatu ondoren, bere banku-kontuan prestazioaren zenbatekoa sartuko zaio.

Oraindik kontratu-alokairua ez badu, Emantzipazio Errenta jasotzeko eskubidea aldi baterako onartuko zaio eta hiru hilabete edukiko ditu kontratua aurkezteko.


Egitura Atal Ebazlea

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Lurralde Ordezkaritza.


Ebazteko epea

Bi hilabete, eskaera aurkezten den egunetik zenbatzen hasita.




Isilbidearen Ondorioak

Ez dagokio


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskabide orria (pdf, 2,8Mb)


Bestelako Agiriak

    


Oharrak

    


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.