Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Klima-aldaketa
 

Isurketen salerosketa erregimena zabaltzea

Isurketa eskubideak salerosteko Europako araudian sektore eta gas berriak sartzeko asmoz, 2013tik aurrera aldaketak egingo dira araudi horretan, dagokion aplikazio eremua zabaltzeko, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2009ko apirilaren 23ko 2009/29/CE Zuzentarauan ezarritakoari jarraiki.

Hortaz, 2013ko urtarrilaren 1ean araudiaren eraginpeko sektore berriak honako hauek izango dira:

  • Burdinezko metalak (burdin aleazioak, adibidez) ekoiztea eta eraldatzea, guztira 20 MW-tik gorako potentzia termiko nominala duten errekuntza unitateak ustiatzen direnean. Eraldaketak barnean hartzen ditu, beste elementu batzuen artean, ijezteko makinak, birberotzeko makinak, suberatze labeak, forja, galdaketa, eta estaldura eta desugerketa unitateak.

  • Lehen mailako aluminioa ekoiztea.

  • Bigarren mailako aluminioa ekoiztea, guztira 20 MW-tik gorako potentzia termiko nominala duten errekuntza unitateak ustiatzen direnean.

  • Burdinezkoak ez diren metalak ekoiztea eta eraldatzea, aleazioen ekoizpena, finketa, galdaketako moldekatzea eta abar barne, guztira (erreduktore gisa erabilitako erregaiak barne) 20 MW-tik gorako potentzia termiko nominala duten errekuntza unitateak ustiatzen direnean.

  • Artile mineralezko material isolatzailea ekoiztea, kristala, arroka edo zepa erabilita, eguneko 20 tonatik gorako fusio ahalmenarekin.

  • Igeltsu lehorketa edo kaltzinazioa edota igeltsu orrizko xaflak eta bestelako igeltsuzko produktuak ekoiztea, 20 MW-tik gorako potentzia termiko nominala duten errekuntza unitateak ustiatzen direnean.

  • Kezko beltza sortzea, substantzia organikoak ikaztea barne (esaterako, olioak, break eta cracking eta destilazioko hondakinak), 20 MW-tik gorako potentzia termiko nominala duten errekuntza unitateak ustiatzen direnean.

  • Azido nitrikoa ekoiztea.

  • Azido adipikoa ekoiztea.

  • Glioxal azidoa eta azido glioxilikoa ekoiztea.

  • Amoniakoa ekoiztea.

  • Produktu kimiko organikoak ekoiztea gordinean, cracking, erreformatze, oxidazio partzial edo guztizko, edo antzeko prozesuen bidez, eguneko 100 tonatik gorako ekoizpen ahalmenarekin.

  • Hidrogenoa (H2) eta sintesi-gasa ekoiztea erreformatzearen edo oxidazio partzialaren bitartez, eguneko 25 tonatik gorako ekoizpen ahalmenarekin.

  • Karbonato sodikoa (Na2CO3) eta sodio bikarbonatoa ekoiztea (NaHCO3).

  • Berotegi efektuko gasak atzitzea Zuzentarauak barnean hartutako instalazioetan, haiek baimendutako biltegi batera eramateko eta bertan biltegiratze geologikoan gordetzeko, karbono dioxidoaren biltegiratze geologikoari buruzko apirilaren 23ko Parlamentuaren eta Batzordearen 2009/31/CE Zuzentarauan ezarritakoari jarraiki.

  • Berotegi efektuko gasak gasbideen bitartez garraiatzea baimendutako biltegi batera eramateko eta bertan biltegiratze geologikoan gordetzeko, karbono dioxidoaren biltegiratze geologikoari buruzko apirilaren 23ko Parlamentuaren eta Batzordearen 2009/31/CE Zuzentaruan ezarritakoari jarraiki.

  • Berotegi efektuko gasen biltegiratze geologikoa horretarako baimendutako biltegi batean, karbono dioxidoaren biltegiratze geologikoari buruzko apirilaren 23ko Parlamentuaren eta Batzordearen 2009/31/CE Zuzentaruan ezarritakoari jarraiki.

Horrez gain, errekuntza instalazioen definizio berri bat ezarri da. Araudi berria aplikatzen denean haren eraginpean geratuko dira mota guztietako galdarak, erregailuak, turbinak, berogailuak, labeak, errauskailuak, kaltzinatzaileak, egostekoak, labeak, lehorgailuak, motorrak, erregai-pilak, oxigeno garraiagailuak dituzten errekuntza unitateak (chemical looping), zuziak eta errekuntza ondoko unitate termikoak edo katalitikoak 20 MW-tik gorako potentzia termiko nominala duten instalazioetan, hondakin arriskutsuak errausteko instalazioak edo hiri hondakinak erraustekoak alde batera utzita (ez ordea hirikoak ez diren hondakin ez arriskutsuenak).

2013. urterako eta hurrengoetarako isurketa eskubideak esleitzen hasteari begira, eraginpean geratuko diren instalazio berriek egiaztaturiko berotegi efektuko gasen isurketari buruzko txostena entregatu beharko dute 2010eko apirilaren 30a baino lehenekainaren 29ko 5/2009 Legean ezarritakoa betez (Bigarren Xedapen Gehigarria).

Eusko Jaurlaritzak du eskema horren eraginpean dauden instalazioei isurketa baimenak emateko ardura. Horregatik, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako Saileko Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzatik eraginpean egon daitezkeen instalazioei eskatzen diegu gurekin harremanetan jar daitezela prozesuari hasiera emateko, gure laguntza jaso eta dauzkaten zalantzak argitu ahal izateko.

Horretarako honako helbide elektroniko hau jarriko dugu haien esku:

Comerciodeemisiones@ihobe.net

 

Azken eguneratzea: 2011/09/16