Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Klima-aldaketa

WAI-A

Zergatik ari da aldatzen klima?


Ondorengo fenomenoek eragin dezakete klima aldaketa:

  • Eguzki energiaren produkzioaren aldakortasuna.
  • Lurraren orbitaren leku aldaketak.
  • Sistema klimatikoa osatzen duten elementuen arteko aldaketak:

    • atmosfera (Lurra inguratzen duen gas-geruza)
    • hidrosfera (Lur azaleko ura)
    • litosfera (Lurraren kanpoko geruza)
    • kriosfera (izoztua dagoen lur-eremua)
    • biosfera (izaki bizidunen multzoa)

Azken fenomeno horri dagokionez klima aldaketak sistemaren osagaiak (atmosfera, hidrosfera, biosfera, etab.) aldatzen ditu eta horiek, era berean, klimari eragiten diote. Berrelikadura prozesuak dira horiek, eta positiboak (hasierako perturbazioa zabaltzen dutenak) edo negatiboak (perturbazioa moteltzen dutenak) izan daitezke.

Ondorio kontrajarriak eragiten dituzten perturbazioak ere badaude. Esaterako, aireko CO2 kopuruak gora egitean, Lurra eta ozeanoak berotzen dira; beraz, ur gehiago lurruntzen da. Uraren lurruna berotegi-efektua eragiten duen gasa da, beroa gordetzen duena, eta horrek Lurra gehiago berotuko du. Dena den eta aldi berean hodei gehiago sortuko ditu eta horiek eguzkiaren erradiazioa islatuko dute.

 

 

 

Azken eguneratzea: 2007/05/15