Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Klima-aldaketa

WAI-A

Zer da berotegi-efektua


Lurrera eguzki-erradiazio jakin bat heltzen da. Horretatik heren bat inguru espaziorantz islatzen da, eta enparaua sistema klimatikoaren osagaiek xurgatzen dute: atmosferak, hidrosferak, kriosferak, litosferak eta biosferak.

gráfico efecto invernadero

Lurrak xurgatu eta ¡gorritako erradiazioen zati bat atmosferan gelditzen da, berotegi batean gertatzen den antzera: Eguzkitik datorren erradiazioari sartzen utzi bai baina landare eta lurzoruak igorritakoari ateratzen utzi ez. Ondorioa, barruan kanpoan baino giro epelagoa.

Beraz, atmosfera ia erabat da gardena Eguzkitik datorren erradiazioari dagokionez (uhin laburrak batik bat), planetaren azaletik datozen uhin luzeko erradiazioari dagokionez ez bezala. Azken hori atmosferan diren zenbait gasek xurgatzen dute.

Gas horiei Berotegi Efektuko Gasak esaten zaie (BEG), eta berebiziko funtzioa betetzen dute atmosfera berotzen, haiei esker baita atmosferaren batez besteko tenperatura 15 °C-koa, bizirako ezinbesteko maila. Bestela, tenpertatura hori -18 °C-koa izango litzateke.

Berotegi-efektuko gasak ez dira denak berdin aritzen. Kalkuluak erraztearren, gas bakoitzaren berotze globaleko ahalmena normalizatu egin da unitatetzat  CO2 -aren molekularena hartuta.

Jarraian berotegi-efektua eragiten duten zenbait gas eta bakoitzaren berotze globaleko ahalmena (GWP) zehazten dira.

Ondorengo taulan agertzen diren kopuruen arabera, CO2 molekula baten atmosferaren berotze ahalmena 1ekoa da, horren aldean, SF6 molekula batena 23.900ekoa da.

Nahiz eta CO2aren berotze ahalmena txikia izan, klima-aldaketaren aurkako neurri guztiek gas horren emisioak murrizteko helburua dute, atmosferan dauden berotegi efektua eragiten duten gasen %80 CO2ri dagokio eta.

Karbono dioxidoa (CO2)

1

Metanoa (CH4)

21

Nitrogeno (III) oxidoa (N2O)

310

HFCak

140-11.700

PFCak

6.500- 9.200

SF6

23.900

 

 

Azken eguneratzea: 2007/11/22