Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Klima-aldaketa
 

Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi efektuko Gasen emisioak

Kiotoko Protokoloa CO2 isurketak murrizteko xedea duen nazioarteko ituna da. Hain zuzen ere, helburua 2008-2012 aldian munduko CO2 isurketak gutxienez % 5 murriztea da, erreferentziatzat 1990eko isurketak hartuta.

Europaren helburua isurketak % 8 murriztea da; murrizketa hori Batasuneko herrialdeen artean banatu da bakoitzaren ezaugarri bereziak kontuan hartuz. Banaketaren ondorioz EBk ezarri zuen Espainiako isurketak % 15 gehitu zitezkeela gehienez. Protokoloan EAEri ez zaio ezarri helbururik, hemengo isurketak Espainiakoekin batera zenbatzen baitira. Hala ere, klimaren egoera zein larria den ikusita, Euskal Autonomia Erkidegoak bere emisioak murrizteko konpromisoa hartu zuen erreferentziazko urteko isurketen +% 14ra heltzeko. Helburu hori Klima Aldaketaren aurkako Euskal Plana 2008-2012 dokumentuan ezarri da; Planaren aplikazioa eta egoeraren bilakaera kontrolatzeko, urtero isurketen jarraipena egiten da EAEko berotegi-efektuko gasen inbentarioen bidez.

Azken eguneratzea: 2012/02/17