|
Agiri honek klima-aldaketari loturiko hainbat eduki azaltzen ditu, era dibulgatzaile batean zabaltzeko gai horri buruzko informazioa, eta, bereziki, Gobernu Kontseiluak 2011ko maiatzaren 24an onartutako EAEko Klima Aldaketaren Lege Proiektuari buruzko informazioa.
Horrenbestez, dokumentuaren helburu nagusia da EAEko klimaren aldaketaren egoeraren berri ematea modu irekian eta erraz ulertzeko moduan: sortzen diren emisioen analisia, azken urteotako bilakaera eta emisioak murrizteko jardun-ildo nagusiak.
Beste alde batetik, klimaren aldaketaren inguruan EAEn izan diren ekimen eta elementu nagusiak azaltzen dira, esparru guztiak kontuan hartuta: erakundeak, enpresak, zientzia-teknologia eta gizartea.
Azkenik, atal berezi batean herritarrei EAEko Klima Aldaketaren Legea prestatzeko prozesuan parte hartzeko erabil ditzaketen bideen berri ematen zaie.
Eranskin bat ere badago eta bertan klimaren aldaketaren ezagutza sakontzeko balia daitezkeen materialen erreferentziak eta estekak ezarri dira.
|