|
Atmosferako berotegi-efektua sortzen duten gasen emisioaren arazoa eta horiek giro-aldaketan duten eragina kezkatzeko modukoak dira mundu-mailan. Lurraren globoa pixkanaka berotzen ari da gas horien kontzentrazioaren ondorioz, eta, jakina, klima zenbat eta azkarrago aldatu, ingurumenarentzako arriskua ere are eta larriagoa izango da.
Euskal Autonomia Erkidegoan, 2002-2020ko Garapen Jasangarriaren EAEko Ingurumen Estrategiaren lehentasunezko helburu bat, hain zuzen, atmosferari kalte egiten dioten gasen emisioak mugatzea da eta, beraz, Kyotoko helburuak lortzen laguntzea.
Ingurumen-jarduerarako esparru horretan txertatzen da Berotegi Efektuko Gasen Inbentarioa, eta arazoari aurre egiteko estrategiak zehazten lagunduko duten datu baliagarriak eta alderagarriak lortzea da haren helburua.
|