Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Klima-aldaketa

WAI-A

Euskadi hitzetatik ekintzetara. 4 programa 120 ekintza


2008-2012 eperako Klimaren Aldaketaren aurkako Euskal Planak 4 programa zehazten ditu 4 helburu estrategikoak erdiesteko. Programa horiek 120 ekintza biltzen dituzte guztira.

1. programa: Karbono gutxiago

Aplikazio eremuak hauek dira: energia sektorea, industria, garraioa, bizilekuak eta zerbitzuak, nekazaritza eta basoa, eta hiri hondakinen kudeaketa. Interbentzio bideak:

  • energia aurreztea eta eraginkortasunez erabiltzea
  • energia berriztagarniak sustatzea
  • igorpen ez-energetikoak gutxitzea
  • karbono hustutegiak kudeatzea

2. programa: Egokitzea

Klima aldaketani aurrea hartzeko, ekosistema naturalak zaintzeko, giza osasuna babesteko eta azpiegitura zein sistema sozioekonomikoak egokitzeko. Kasu honetan, jarduteko bideak hauek dira:

  • sistematikoki behatzea eta ikastea
  • irizpideak zehaztea eta egokitzapena planifikatzea
  • bitartekoak eta azpiegiturak eskura izatea

3. programa: Ezagutzea

Programa honen helburua ezagutza zientifikoa, teknikoa eta soziala garatzea da, natura behatzeko, arazoak ezagutzeko eta konponbideak emateko helburuarekin. Programa honetan Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareak, enpresek eta Eusko Jaurlanitzak hartzen dute parte, eta hauek dina bere bide nagusiak:

  • oinarnizko ikerkuntza eta lankidetza
  • ikerketa aplikatua
  • programa hau sostengatzeko behar diren trebeskako elementuak

4. programa: Herritarrak eta Administrazioa

Eusko Jaurlaritzako, Foru Aldundietako eta udaletako hainbat sailei eragiten die. Jarduteko bideak hauek dira (betiere nork bere eskumenak errespetatuta):

  • jarduera orokorrak eta erosketa berdea
  • aurrezpena eta eraginkortasuna lantokian, etxean eta mugikortasunean
  • informatzea eta sentsibilizatzea
  • hezkuntza eta trebakuntza

 

 

Atzera

 


 

Azken eguneratzea: 2007/12/10