Egungo joerak ikusita, eta isuriak geratzeko ezer egin ezean, 2012an oinarri urtean baino % 36 gehiago isuriko da EAE; hots, 28 milioi tona C02 baliokide baino gehiago. Plana izatearen eta ez izatearen arteko aldea, 2012an, 22 puntu portzentualekoa izango litzateke.

Galdera ez da isuriak murritz ditzakegun edo ez, EZ murriztea onartzerik badagoen baizik.
2008-2012 epealdirako Klima Aldaketaren aurkako Euskal Planak arrakasta izateko gakoak
Arrakasta bi zeregin nagusitan oinarritzen da: erakundeen artean koordinazio ezin hobea lortzean eta erakundeek, enpresek eta herritarrek naturarekin dugun harremanean aldaketa sakona bultzatzean. Horra - hor Eusko Jaurlaritzaren apustua. 2008-2012 eperako Klima Aldaketaren aurkako Euskal Planak argi eta garbi adierazten du Euskadi ekintzetara pasatu dela K[ima Aldaketari Buruzko Gobernu Taldearen eta Ban Ki Moonen beraren eskaerari erantzunez.

|