Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Klima-aldaketa

WAI-A

2OO8-2O12 epealdirako Klima Aldaketaren aurkako Euskal Plana


Ikuspegia:

Euskal Autonomia Erkidegoak 2O2Orako atzera ezinezko urratsak emanak izatea karbonoarekiko mendekotasunik ez duen eredu sozioekonomikoa finkatzeko bidean, klima aldaketaren aurrean izan genezakeen zaurgarritasuna ahalik eta txikiena izateko.


Bi Lehentasun:

  • Etorkizuna ziurtatzeko, klima aldaketari kontra egitea eta bere ondorioetarako prestatzea.
  • Berrikuntzaren kultura sustatzea, euskal ekonomia iraunkorrerantz aurrera eginez, ekoizpen eta kontsumo garbia oinarri hartuta (karbonoarekiko mendekotasunik gabea).

Planaren Helburu Estrategikoak:

  • BEG igorpenak 1990. urtearekiko (oinarri urtea) % l4ra mugatzea. Egungo guztizko isuriak (inportatutako energía barne) l99Oean baino % 22 gehiago dira; hots, 25,5 milioi tona C02 baliokide. Helburua anbiziotsua da: finkatutako helburua betetzeko, isuriak % 8 inguru jaistea.
  • Karbono hustutegien husteko gaitasuna % 1 handitzea, oinarri urtearen ondoan. Batik bat, basoen, nekazaritza-lurren eta larreen kudeaketan jardunda.
  • Baliabide naturalen gaineko arriskuak minimizatzea. Izan ere, inpaktu nagusiak bioaniztasuna eta ekosistemen osasuna galtzearekin lotuta egongo lirateke, balta baliabide hidrikoen eta edafikoen kalitatea hondatzearekin ere.
  • Pertsonen osasunerako, hirietako habitataren kalitaterako eta sistema sozioekonomikoetarako egon litezkeen arriskuak minimizatzea. Hala, azpiegitura energetikoen, kostakoen eta garraio alorrekoen integritatea berrnatuko da, osasun zerbitzuak egokiak izango dira, lehendabiziko sektoreari lotutako produktibitateari eutsi egingo zaio edo hobetu egingo da edota klima egoera berriarekin bateragarriak izango diren hiri-eredu berriak garatuko dira.


Atzera

 


 

Azken eguneratzea: 2007/12/10