Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Klima-aldaketa
 
2008-2012 Klima-Aldaketaren Aurkako Euskal Plana

Herrialde garatuek egungo teknologiekin burutzen dituzten produkzio-jarduerek eta kontsumo-ohiturek bizkortzen duten klima-aldaketa. Erantzukizuna kolektiboa da, eta kolektiboa izan behar du nazioarteko komunitatearen erantzunak. Gainera, klima-inertziak eragiten dituen ondorio batzuk dagoeneko ezin dira saihestu. Horregatik, herrialdeek emisioak murrizteko zein aurreikusitako aldaketetara egokitzeko ekimenak abian jarri behar dituzte.

Euskadik estrategia global baten alde egiten du, eta alderdi hauek ditu oinarri estrategia horrek: berrikuntza teknologikoa, sektore-politiken integrazioa, herritarren eta Administrazioaren parte-hartzea, konponbide eraginkorrak ezartzea eta gero eta handiagoak diren helburuak etengabeko sustatzea karbonoarekiko mendekotasun gutxiago duen eta klima-aldaketarako prestatuta dagoen gizartea lortu arte.



Pdf formatoko dokumentua:
2008-2012 Klima-Aldaketaren Aurkako Euskal Plana (1,8 Mb)
Laburpena (1,8 Mb)