Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Urdaibai
 
Laida hondartzako duna- sistemaren berreskuratzea (Urdaibai) [ LIFE / NATURE / 000031 / ES ]



> Sarrera

Gaur egun, duna-sistema gutxi dago euskal kostaldean. Halaere, garai batean, duna-sistemak ugariak ziren hondartzetan. Azken 200 urteotan, asko murriztu dira, kasurik onenetan, horien zati txikiak bakarrik geratu dira eta horrek ondorio bi ekarri ditu: hondartza eta kostaldearen egonkortasuna txikitzea eta ozta-ozta bizirik irautea beste inon aurkitu ezin diaitezkeen espezieak.

Laidako dunak –Lagan daudenekin batera– Urdaibaiko Biosferaren Erreserban izan diren duna -sistema bakarrak dira. Laidako hondartzan 1950eko hamarkadaren erdi ingururaino izan ziren dunak, baina itsasoko ekaitz handi baten ondorioz, desagertu egin ziren. 1960ko hamarkadatik aurrera, gizakiak kostaldean eragin zuen presioaren ondorioz (zapaltzea, harea ateratzea, ibilgailuak, etab.), dunetako landarediak ez zuen hondartzan finkatzerik izan, eta, hala, itsasoaren eta haizearen ekintza areagotuta, ingurua higatu eta harea galdu zen. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren helburu nagusietako bat ekosistema naturalak birsortzea  eta kontserbatzea da.

Laidan bat egiten dute interes sozialak –aisialdian hondartzaz arduraz gozatu eta erabiltzeko – eta duela 50 urte desagertutako ekosistema bat birsortzeko interes ekologikoak. Dunak daudeneko itsasadarraren zonaldea Urdaibaiko Itsasertza eta Paduretako GKE (ES2130007)-an eta Urdaibaiko itsasadarreko HBEB (ES0000144)-an dago. Urdaibaiko dunak (13,3 ha) azalera handiena dutenak dira euskal kostaldean. Natura 2000 sarean 32,2 duna ha daude. Horietatik, Urdaibaiko dunak euskal GKE-en 41,3 % dira azaleran. Ekosistema horiek oso eskasak eta
eraldatuak dira. Gainera, desagertzeko arriskuan daude. Laida hondartzako berreskuratze proiektuak Europear
Batasunaren LIFE-Natura finantziaketa-tresnak bultzatuta dago.

 


www.euskadi.net/urdaibai www.euskadi.neteuropa.eu.int/comm/environment/life/home.htm europa.eu.int/comm/environment/news/natura/index_en.htm www.ramsar.org


 

Azken eguneratzea: 2005/11/29