Ingurugiro-hezkuntzaren helburua gizakia planetan, harreman-sistema konplikatu honetan, duen paperaren kontziente izatea da. Horretarako, derrigorrezkoa da gainerako bizidunak ezagutu eta errespetatzea, izan ere, eurekin elkarrekintzan gaude, eta ahalegina egin behar dugu eurei kalterik ez eragiteko (ez kutsatu, beren lekuak ez murriztu, baliabide naturalak ez agortu...) eta garapen-eredu jasangarria ezartzeko; izan ere, NBEk dioen bezala, hazkunde ekonomikoa bere ondorioa giza garapena denean bakarrik da desiragarria.