Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Urdaibai
 

WAI-A

Jardueren sektoreak


Urdaibai Biosfera Erreserbara itzuliGernikako merkatuaBizkaiko gainerako eskualdeetan bezala, URDAIBAIn ere zerbitzuen sektorea da garrantzitsuena. Sektore honetan lan egiten duen jende-kopurua hazi egin da azken urteotan, lehen eta bigarren sektoreetan ari zirenen kalterako. Lehen sektorean industrian edo zerbitzuetan baino jende gutxiago ari den arren, URDAIBAIn oraindik eskualdeko baliabideak ustiatzen dituztenen kopurua lurralde historiko honetako batez bestekoaren gainetik dago nabarmen.

Lehen sektorea:

URDAIBAIn lan egiten duen biztanleriaren % 14 lehen sektorean aritzen da -Bizkaian, batez bestekoa % 2 da-, batez ere, nekazaritzan, abeltzaintzan, baso ustiapenean eta arrantzan. Nekazaritzako ustiategien ezaugarria hedadura urria da, eta autokontsumorako eta esne eta haragitarako ganaduarentzako bideratzen dituzte laboreak. Lurzoru gehiena -% 60- azkar hazten diren espezieen baso-ustiapenerako erabiltzen da. Arrantzari dagokionez, Bizkaian porturatzen den arrainaren % 60 Bermeon lehorreratzen da.

Zur-ustiategia (Muxika)Bigarren sektorea:

URDAIBAIn lan egiten duten 10 pertsonatatik 3 industria-sektorean aritzen da. Metalurgia-sektorea Gernika inguruan dago kontzentraturik, eta Ajangiz eta Foruan gauzatzen den automozio-industriarekin batera, garrantzi handia du. Baina arrantza-sektorearekin (Bermeo), basogintzarekin (Muxika) eta ontzigintzarekin (Murueta) harremana duten sektoreak ere aipagarriak dira.

Hirugarren sektorea:

Biztaleria okupatuaren erdiak sektore honetan egiten du lan. Zerbitzuetan ahalmen gehien duten udalerriak Gernika eta Bermeo dira eta eskualdeko zerbitzu ugari bertan zentralizaturik daude. Sektore honen barruan, udan jarduera turistikoa igo egiten da, batez ere, hondartzetan eta eskualdean sakabanatuta dauden landetxe eta hoteletan.

 

Atzera

 

 

Azken eguneratzea: 2007/10/22