Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Artadi kantauriarrak

Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren eskumen-lurraldean artadi kantauriarrek ekosistema propioa osatzen dute.

Itsasadarraren bi alboetara ikus daitezke, inguruko biodibertsitatea are gehiago aberastuz.

Artadiak hazten diren erliebeak edo paisaia karstikoak balio handiko multzo geologiko ikusgarriak osatzen dituzte.

Tartean, lapiazeak, leizeak, haitzuloak, galeriak edo dolinak ikus daitezke. Era berean, kareharrietako akuiferoek Busturialdea eskualdeko hornidura bermatzen dute.

Artadi kantauriarrak koloreztatutako basoek ematen dioten balio erantsiari, interes handiko espeziek ematen dioten aberastasuna gehitu behar da. Apartekoak izanagatik, haginak, basolibondoak eta baso mistoko unadak are interesgarriago bihurtzen dituzte Urdaibaiko basoak.

 

Animalien artean, berriz, europar sugearen, aztorearen, basakatuaren, lepazuriaren, katajinetaren eta sagu-zaharraren presentziak balio faunistiko handia ematen diote.

Azken eguneratzea: 2012/10/24