Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Orain dela 25 urte, 1984ko abenduaren 7an, Okako arroa inguruko 22.000 hektarea UNESCOk “Gizakia eta Biosfera” bere programaren baitan sartu zituen. Urdaibai Biosfera Erreserbaren hasiera izan zen.

Hain zuzen ere, eragile guztien parte-hartzean oinarritutako garapen iraunkorra eredu duten ingurumen-eremu bereziak ezagutzen dira UNESCOk aldarrikatutako Biosfera Erreserba izenaz.

Mende laurden honetan, Urdaibairen garapena iraunkorraren alde gogotik jardun da eskualde honetan. Hau da, garapen soziala nahiz ekonomikoa bermatu ezezik, baita bertoko ekologia, paisaia eta kultura aberatsa zaintzeko ere.

 

Orain, berriz, bertoko gizon eta emakumeen ahaleginari esker, labarrak, errotak, hondartzak, kontserbak, basoak, ontziolak, padurak, ganadua, ibarrak, baratzak, estuarioa, portuak, dunak, estropadak, labar-pinturak, industria, surfa, paseko hegaztiak, foruak, karsta, gastronomia eta abar luze batek osatzen dute lur zati hau. Izan ere, hori eta askozaz gehiago baita Urdaibai. Bizi iturri. Bizi gai.

Urdaibai Biosfera Erreserba

Urdaibai babestea urratsez urratz

Kontserbazioa

Garapen iraunkorra 

Azken eguneratzea: 2012/10/24