Urdaibairen sorrera | Urratsez urrats | Kontserbazioa | Garapen iraunkorra | Ikerketa eta ingurumen hezkuntza
Urdaibai Biosfera Erreserbaren Patronatua
1989an Urdabaibaiko Legea onartu ostean, 1990eko urtarrilean Patronatua osatu zen. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari atxikita dago Patronatua eta aholkulari funtzioa betetzen du. Urdaibaiko administrazioetako ordezkariek eta inguruko organismo, elkarte eta sindikatuek osatzen dute Patronatua.
Patronatua administrazioen artean koordinazioa eta parte-hartzea ahalbidetzeko sortutako organoa da: ikuspuntu ezberdinen bilgunea eta politika sektorialen arteko koherentzia bermatzeko sortua. Urdaibai Biosfera Erreserbaren Patronatuak Gernikako Udetxea Jauregian dauka egoitza. Eraikin berean Erreserbako Bulego Teknikoa dago. Bulego Teknikoak patronatuari eta herritarrei aholkularitza eskaintzeaz gain, Biosfera Erreserbaren zuzeneko kudeaketa lana betetzen du.
Patronatuko kideak (24)

Patronatuaren funtzioak
- Urdaibaiko Legeak jasotzen dituen helburuak betetzeko lan egitea.
- Erreserbako balioak eta berezitasunak babesteko arauak abiaraztea eta jarduera-planak proposatzea, eta ingurunearentzako onuragarriak irizten diren gestioak egitea Sektorekako administraziak bultzatzea euren plan sektorial egin ditzaten.
- Informeak egitea ondoko gaien inguruan:
- Erabileraren eta Kudeaketaren Plan Gidaria, eta sektorekako planen harmonizazio programak eta ekintzen garapena.
- Babes bereziko eremuetan egin nahi diren lurraren erabilerak, eraikuntza ekintzak eta errekurtso naturalen ustiaketak.
- Aurrera eraman nahi diren ikerketa proiektuak.
- Urdaibaiko ingurune fisikoan eragina izan dezaketen hiri antolamenduko planak, edota beste edozein sektorekako plan nahiz ekintza programa.
Ondorioz, Patronatuak ez du baimenik ematen, ezta lizentziarik eman edota kentzen ere, eta ez du hiri-lurretan ekintzarik bultzatzen.
Kooperazio Kontseilua
Patronatuarekin elkarlanean aritzen den organoa da, Eusko Jaurlaritzak 1995ean sortua. Biosfera Erreserbako balio naturalak, sozialak, ekonomikoak eta kulturalak ikertzera eta babestera zuzendutako entitateek kontseilu honetan parte har dezakete, eta Kooperazio Kontseiluko presidentearen bitartez euren ekimenen berri eman dezakete.

Ingurugela-CEIDA
Unibertsitatekoa ez den hezkuntza sisteman, ingurumen hezkuntza bultzatzeko laguntza-zerbitzua da Ingurugela-CEIDA. Proiektu honetan zuzenean irakasleek egiten dute lan. Urdaibaiko kasuan berriz, Ingurugelaren ekintza programa orokorra Erreserbako ingurumen hezkuntzako planarekin uztatzen da. Lotura honen bidez, Ingurugela-CEIDA ingurumen hezkuntzako katedra UNESCOrekin harremanetan dago. Gainera, unibertsitateko irakasleekin eta bi eskolarekin batera ikerketa proiektu batean hartzen du parte. Ikerketa proiektu hori Eskolako Agenda 21en parte-hartze zatian txertatu behar da.
Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa-Madariaga Dorretxea
Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroaren helburu nagusiak Biodibertsitatea babestea eta modu iraunkorrean erabil dadila sustatzea dira.
Madariaga Dorretxea ezagutzak hedatzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko gunea da; hots, topalekua eta ingurumen alorreko erreferentzia puntua. Asmo birekin sortu zen: gure ingurumenaren aniztasuna, funtzioak eta aberastasuna ezagutaraztea eta, aldi berean, Biodibertsitatearen ezagutza zabaltzea eta sustatzea.
Helburu horiek lortzeaz arduratzen diren bi sail daude Zentroan:
-
Biodibertsitatearen gaineko informazio zientifikoa biltzea eta sistematizatzea.
-
Biodibertsitatearen inguruko ikerketa aplikatua garatzea eta sustatzea.
-
Erabakiak hartzeko gomendioak prestatzea.
-
Biodibertsitatearen gaineko ezagutza zientifikoa sustatzea.
-
Parte-hartze publikoaren unitatea: Hainbat atal ditu unitate honek: erakusketa iraunkorra hartzen duen aretoa; aldi baterako erakusketen aretoa; biltzarrak eta prestakuntza zein heziketa ikastaroak egiteko espazioa; paduraren behatokia; eta Biodibertsitatearen gaineko agiri publikoak gordetzeko gunea. Bisitariei dibertsitate biologikoaren esanahiaren berri ematea da bere egitekoa; kontzeptua jendeari era interaktibo eta dinamikoan hurbiltzea, ezagutaraztea eta, bere aniztasun funtzional eta estetikoan, naturarenganako errespetua sustatzea.
|