Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Urdaibai
 
Urratsez urrats


Urdaibairen sorrera | Urratsez urrats | Kontserbazioa | Garapen iraunkorra | Ikerketa eta ingurumen hezkuntza


1968 Eskualdeko plana

1968. urtean Oka ibaiaren bailara eta estuarioa lehortzeko eta urbanizatzeko proiektua aurkeztu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak. Gernikatik Mundakarako eremuan azpiegitura turistikoak eraikitzea aurrikusten zen plan hartan: kirol portuak eta hondartza artifizialak egitea, besteak beste. Geroago plana atzera bota bazen ere, hasiera hartan etxebizitza eta industria asko eraiki ziren.

Planak aurrera jarraitu izan balu, gaur egungo Urdaibai zeharo desberdina izango litzateke: giza jarduera bortitza izango luke eta balio naturalak galduta edo oso hondatuta izango lituzke.

70. hamarkada Zain dezagun Busturialdea

Proiektu berriari erantzuteko mugimendu sozial eta ekologista garrantzitsuak sortu ziren Busturialdean.

Talde hauen ardura nagusia bertako ingurumenaren degradazioa geldiaraztea zen.

80. hamarkada Beste era bateko Urdaibai posible da

80ko hamarkadan Eusko Jaurlaritzak Urdaibairi buruzko azterketa ekologiko integrala egiteko agindu zion Aranzadi Zientzia Elkarteari.

Teknikari eta zientzilariz osatutako talde batek ikerketa egin eta, 1984ko ekainean, ikerketa honen behin-betiko emaitzekin Urdaibaiko kudeaketa eta antolamendurako oinarri zientifikoak ezarri zituen.

1984 Biosfera Erreserba

1984. urtean Eusko Jaurlaritzak azterketa ekologiko integralean oinarritutako txostena aurkeztu zion UNESCOri eta Urdaibaiko espazioa “Gizakia eta biosfera” programan sartzeko eskatu zion. Urte bereko abenduaren 7an Urdaibai Biosfera Erreserba izendatu zuten.

Zer da Biosferaren Erreserba?

Biosfera Erreserba kontzeptuak, UNESCOren arabera, garapen iraunkorraren eredu partehartzailea jarraitzen duten guneak izendatzen ditu. Beraz, faktore guztien parte-hartzea beharrezkoa da garapen sozio-ekonomikoaren eta ingurunearen kontserbazioaren arteko oreka lortzeko. Gaur egun, munduko 105 herrialdetako 531 gune dira Biosfera Erreserbak.

Horiek guztiek, Urdaibaiekin batera, biodibertsitatearen babesa, garapen ekonomiko eta soziala, eta balio kulturalen zaintza -hiruak batera- egitea posible dela frogatzen dute.

1989 Araubide berezia Urdaibairentzat

1989ko uztailaren 6an Urdaibaiko Biosfera-
Erreserbaren Babes eta Antolamenduari buruzko Legea aho batez onartu zuen Eusko Legebiltzarrak. Lege honekin araubide berezia ezarri zen Euskal Autonomia Erkidegoko lehen gune babesturako eta bertan garatutako jarduera guztietarako. Legearen helburua “bertako lurra, flora, fauna, paisaia, ura, atmosfera, eta oro har, ekosistema guztiak babestea da; izadiaren, zientziaren, hezkuntzaren, kulturaren, aisialdiaren eta gizarte-ekonomiaren ikuspegitik duen garrantzia kontuan izanda”.

Azken eguneratzea: 2009/06/30