Bisitan etortzen zarenean, gogora ezazu:
- Zuretzat interesgarriak diren jardueren inguruan informatu.
- Bertako bizilagunak eta ondarea errespetatu.
- Ingurua zaindu. Bisitatzen dituzun lekuak, gutxienez, aurretik zeuden bezala utzi. Birziklatzeko edukiontziak erabili.
- Flora, fauna eta ingurua kaltetuko dituen ezer ez egin. Ez bildu animalia-espezie edo landarerik, ez biziak, ez hilak.
- Leizeetako eta historiaurreko aztarnategietako ondare natural eta arkeologikoak ez kaltetu.
- Horretarako prestatuta dauden lekuetan bakarrik kanpatu.
- Ahaztu autoarekin eta garraio publikoa erabili. Ibiltzea eta bizikleta erabiltzea ere autoaren ordezko bi aukera on dira. Trenean eta autobus askotan dohainik eraman dezakezu bizikleta. Ibilgailu pribatua erabiltzen baduzu, abiadura mantsotu eta oinezkoak eta txirrindulariak errespetatu. Aurreratzerakoan, beti gorde segurtasun-tartea: 1,5 m.
- Hondartzetan, sorosleen aholkuak jarraitu eta banderak errespetatu.
- Mendian, markaturik dauden ibilbideak jarraitu eta zakarrak biltzeko poltsa eraman. Abereentzako ateak irekita ez utzi. Abereekin topo egiten baduzu, zakurra lotuta eraman.
- Hegaztiak behatzeko ordurik onenak egunsentia eta arratsa dira. Ez ahaztu prismatikoak, arropa mimetikoa eraman eta isilik egon. Horrela errazago gozatuko duzu hegaztiez.
- Itsasadarrean sartzen bazara, ez izutu hegaztiak, bidearen erditik joan eta abiaduraren mugak errespetatu.
NATURA GUZTION ONDAREA DA
MAITA EZAZU !!!

SOS DEIAK (istripuak, suteak, larrialdiak...): 112
HELBIDE INTERESGARRIAK:
Edozein zalantza izanez gero, gustura lagunduko dizuegu:
|
URDAIBAIKO BIOSFERA-ERRESERBAKO PATRONATUA
|
|
Udetxea jauregia. Gernika-Lumo errepidea, z/g 130 postakutxa 48300 Gernika-Lumo (Europako Herrien parkearen ondoan)
|
Helbidea:
|
|
94-625.71.25 / 94-625.72.53 / urdaibai@ej-gv.es
|
/fax/E-posta:
|
|
Astelehenetik ostegunera: 8:30 - 13:30 eta 15:00 - 17:30. Ostiralean: 8:30 - 14:30. Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:30 - 14:30.
|
Ordutegia:
|
|