Bizkaiko Golkoko urmael batean kokaturik, URDAIBAIko biosfera-erreserba Euskal Autonomia Erkidegokoa den Bizkaiko lurraldeko Busturialdea eskualdean dago. Itsaslabar eta hondartzetatik barrualdeko baso eta erreketaraino, padura eta ibaietako ibarretan barrena, URDAIBAIn, seguru asko, erkidego honetako paisaia- eta ekologia-aniztasun handiena biltzen da. Gune honetan, klima ozeaniko epel eta hezea dago, eta bere ezaugarriak oszilazio termiko arinak, urte osoan euri-kopurua berdintsua izatea eta izotzaldien falta dira.