Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Urdaibai
 

WAI-A

Udetxea jauregia


etxeaGernika-Lumon dago, Gernikako Arbolak eta Juntetxeak osatzen duten monumentu-inguruaren eta Europako Herrien parkearen ondoan. Jauregi hau URDAIBAIko biosfera-erreserbaren Patronatuaren egoitza da eta zerbitzu hauek eskaintzen ditu:


  • Zerbitzu tekniko-administratiboak. Batez ere, biosfera-erreserbaren kudeaketa-lanez eta kontsulta administratiboei erantzuteaz arduratzen da.

  • Informazio, hedapen eta ingurugiro-hezkuntzako zerbitzua: oro har, publikoari arreta ematea, erakusketa eta hitzaldien ardura izatea, ikastaro eta jardunaldiak antolatzea eta IIHII (hezkuntza-sektoreari ingurugiro-hezkuntzan aholkularitza emateko), dokumentazio-zentro eta prentsa-bulegoaz arduratzea.


DOKUMENTAZIO-ZENTROA biosfera-erreserbarekin harremana duten gaietan espezializatuta dago. Hala ere, gai orokorrei buruzko liburu ugari ere badaude: garapen jasangarria, ingurugiro-hezkuntza eta kudeaketa eta abar. Zentrorako sarrera librea da eta ateak astelehenetik larunbatera, 9:30etik 13:30era, izaten ditu irekita publikoarentzat. Bertan, bibliografia-fondoa kontsulta dezakezu eta interesatzen zaizkizun gaiei buruzko aholkularitza jaso dezakezu.


UDETXEA JAUREGIA

Gernika-Lumo errepidea, z/g    48300 Gernika-Lumo
(Europako Herrien parkearen ondoan)

Helbidea:

94-625.71.25 / 94-625.72.53 / urdaibai@ej-gv.es

/fax/E-posta:

Astelehenetik ostegunera: 8:30 - 13:30 eta 15:00 - 17:30. Ostiralean: 8:30 - 14:30.
Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:30 - 14:30.

Ordutegia:

Informazio gehiago jasotzeko

 

Azken eguneratzea: 2006/10/09