URDAIBAI lurrazalak milioika urtetan jasan dituen tolestura eta hausturen adibide garbia da; tolestura eta haustura hauek Lurraren barrualdean oraindik jardunean dauden aktibitate magmatikoek eragindako indarrek sortutakoak dira. Atmosferako agenteek eragindako higadurak eta gainazaleko beste fenomeno batzuek ere lagundu dute biosfera-erreserbaren gaur egungo paisaiaren itxuratzean. URDAIBAIren historia geologikoa korapilatsua eta aberatsa da. Esate baterako, eskualde honetan aurki ditzakegu Bizkaiko Jurasiko garaiko azaleratze bakarrak.