URDAIBAIko biosfera-erreserba gure lurraldeko ingurune natural garrantzitsuena da eta Euskal Autonomia Erkidegoan babesturiko naturgune izendatu zuten lehena (1989 urtea). Azken urteotan, hainbat nazioarteko onarpen jaso ditu, eta URDAIBAIko Biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legearen onarpenari gehitu behar zaizkio. Garrantzitsuenak hauek dira:
1992an Ministroen Kontseiluak Mundaka-Gernikako itsasadarra RAMSAR hitzarmeneko nazioarteko hezegune garrantzitsuenen zerrendan sartzea erabaki zuen [www.ramsar.org/key_sitelist.htm]
Bi urte geroago, 1994an, URDAIBAIko biosfera-erreserba hegaztientzako bereziki babestu beharreko lekuen sarean (ZEPA) sartu zuten. Ondorioz, zuzenean Europako babestutako naturguneen sarean sartu zen: NATURA 2000 Uradaibaiko natura