Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Urdaibai

WAI-A

Natura 2000 Sarea EAEn / BBEn zerrenda



Urdaibaiko Itsasadarra

Sailkatuta: BBE
Kodea: ES0000144.
Azalera: 3.242 ha.
Eskualde Biogeografikoa: Atlantiarra.
Beste babes neurri batzuk:


Informazio gehiago:



Kartografia

Fitxa


Logo Natura 2000



MapaIngurune hau Biosfera Erreserba deklaratu zen 1989an. Halatan, berariazko arau erregimen bat dauka bere natur balioen babeserako eta bere baliabideen ustiapena zuzentzeko. Natur balio bereziko guneak honakoak dira: padurak, itsaslabarrak, dunadun enklabeak eta artadi kantauriarra.

Urdaibaien existitzen diren padurak euskal kostaldeko ugarienak eta hobeki kontserbatuenak dira. Horien multzoak habitat eta fitozenosien aniztasun ezinhobea osatzen dute, horietariko agerpen batzuek ohiz kanpoko izaera dutelarik. Paduretako habitatak eta bere berariazko komunitateek ezinbesteko garapena dute ingune honetan, bai dibertsitateari zein zabalerari dagokionez. Horiek horrela, oso espektro zabalean zehar hedatzen dira, ingurune gazietatik gune gezetaraino.

LAAako hondartzan, nahiz eta turismoak dakarren jendetza nolabaitean nozitu behar duen, itsasertzetako hareen metaketei egokitutako landarediaren adibide txiki bat aurki daiteke. Horrelako agerpenak salbuespenezkoak dira euskal kostaldean. Ogoño eta Izaro irlako itsaslabar eta itsasertzeko harkaitzek, bere arrarotasun eta interes korologikoarengatik nabarmenak diren flora zein faunako espezieak gordetzen dituzte beraien baitan.

UrdaibaiPaduren inguruneetako faunaren interesa berebizikoa da EAEn eta oso nabarmena Kantauri Itsasoko ertz osoan. Ingurune honek ornitologi-garrantzi handia du Europa mailan. Garrantzi horren arrazoiak bi dira batik bat: hegazti migratzaileentzako atsedenaldirako geldialdia dela batetik; eta bestetik, negupasa erregularreko ingurunea dela. Santoñako padurekin batera, Kantauri Itsasbazterreko hezegune garrantzitsuena da mokozabal holandarren (Platalea leucorodia) populazio migratzaileentzat, horien atseden toki eta bazkalekua baita.

Ogoño eta Izaro irlako itsaslabarrak itsas-txorien kolonien kumatze guneak dira, baita beste espezie interesgarri batzuenak ere ( ubarroi muttoduna Phalacrocorax aristotelis, ekaitz-txori txikia Hydrobates peLAAicus, lertxunatxo txikia Egretta garzetta).


    Orialdearen hasiera
Azken eguneratzea: 2005/05/11