Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Urdaibai

WAI-A

Ramsar EAEn


Urdaibai

Ramsar zerrendan: 1993tik.
Azalera: 945 ha.
Bestelako babes neurriak:


Informazio gehiago:



Kartografia

Nazioarte mailako hezegune garrantzitsu izendatzeko irizpideak


logo_ramsar


031marisma

Itsasora bidean, azkeneko kilometroetan, Oka ibaiak itsasoaren bisita hartzen du: itsasgora eta itsasbeheren konpasean sekulako paisaia ederra moldatu dute biek elkarlanean, oparotasun kromatiko eta biologikoz osatua. Urdaibai da hori, padurak berezkoak dituen era guztietako ingurune ekologikoak hobekien mantendu dituen euskal itsasadarra, alegia.




 



031aerea


s_urdaibai Estuario zabal ikusgarriak behatzailearen begia betetzen du, hondartza eta lohietako ur eta ertzetan umiltasunez hazten eta ugaltzen diren landare espezieen aniztasun eta berezitasun osoa harrapatu ezinik: landare horien presentzia oinarri ezinbestekoa du padurako ekosistema honen osasun onak, eta botanikan hezeguneak duen garrantzia aise justifikatzen du.

Inguruetako hiri eta industrien kutsaduraren eta, bestetik, jolas eta olgetarako asmoek eraginiko presioaren ondoriozko amenazo larria nozitzen du Urdaibaik baina, hala ere, berezko aberastasuna mantendu du eta hortxe segitzen du, migrazioetan hegaztien pausagune eta atsedenleku hautetsia. Txirria, lertxun hauskara, lertxuntxo txikia, lezkari karratxina, ahate txistularia eta kurlinta, besteak beste, Urdaibaiko paisaian ohiko lagunak dira, migrazio garaietan edo negute gorrian.

Gure inguruetan behatzeko batere errazak ez diren uretako hegazti arraroek ere egiten diote bisita hezeguneari, hala nola branta musubeltza, beltxarga, izotz ahatea, eider eta ahatabeltz hegalzuriak; bestetik, Kantauri osoan mokozabalen populazio ugarienen atsedenlekua da Urdaibai.

Hegaztiak nabarmenenak badira ere, ez dira izaki bakarrak: arrainek (itsas amuarrainak eta zarboak, adibidez), anfibioek (txantxikua, igel arrunta, uhandre marmolairea) eta ugaztunek (ipurtatsa edo arrisku bizian dabilen bisoi europarra, besteak beste) bizitegi egin dute Urdaibai.



031marisma

Itsasora bidean, azkeneko kilometroetan, Oka ibaiak itsasoaren bisita hartzen du: itsasgora eta itsasbeheren konpasean sekulako paisaia ederra moldatu dute biek elkarlanean, oparotasun kromatiko eta biologikoz osatua. Urdaibai da hori, padurak berezkoak dituen era guztietako ingurune ekologikoak hobekien mantendu dituen euskal itsasadarra, alegia.031aerea

 

 

 

 

 

 


s_urdaibai Estuario zabal ikusgarriak behatzailearen begia betetzen du, hondartza eta lohietako ur eta ertzetan umiltasunez hazten eta ugaltzen diren landare espezieen aniztasun eta berezitasun osoa harrapatu ezinik: landare horien presentzia oinarri ezinbestekoa du padurako ekosistema honen osasun onak, eta botanikan hezeguneak duen garrantzia aise justifikatzen du.

Inguruetako hiri eta industrien kutsaduraren eta, bestetik, jolas eta olgetarako asmoek eraginiko presioaren ondoriozko amenazo larria nozitzen du Urdaibaik baina, hala ere, berezko aberastasuna mantendu du eta hortxe segitzen du, migrazioetan hegaztien pausagune eta atsedenleku hautetsia. Txirria, lertxun hauskara, lertxuntxo txikia, lezkari karratxina, ahate txistularia eta kurlinta, besteak beste, Urdaibaiko paisaian ohiko lagunak dira, migrazio garaietan edo negute gorrian.

Gure inguruetan behatzeko batere errazak ez diren uretako hegazti arraroek ere egiten diote bisita hezeguneari, hala nola branta musubeltza, beltxarga, izotz ahatea, eider eta ahatabeltz hegalzuriak; bestetik, Kantauri osoan mokozabalen populazio ugarienen atsedenlekua da Urdaibai.

Hegaztiak nabarmenenak badira ere, ez dira izaki bakarrak: arrainek (itsas amuarrainak eta zarboak, adibidez), anfibioek (txantxikua, igel arrunta, uhandre marmolairea) eta ugaztunek (ipurtatsa edo arrisku bizian dabilen bisoi europarra, besteak beste) bizitegi egin dute Urdaibai.


    Inicio de página
Azken eguneratzea: 2004/12/16