"Paisaiak eta Bizimoduak Babesten" akordioa 1998ko apirilean sinatu zen eta bere helburuak honako hauek dira: Exmoor-ko parke nazionaleko (Ingalaterra), La Garrotxa gune bolkanikoko parke naturaleko eta URDAIBAIko biosfera-erreserbako talde kudeatzaileen arteko kooperazio teknikoa eta esperientzia-trukaketa. Halaber, hiru gune hauetako eragile sozialen (nekazari, ingurugiro-hezitzaile eta abarren) arteko antolakuntza ere bultzatu nahi du. Talde-lan honen helburu diren materia batzuk ikerketa, ingurugiro-hezkuntza, nekazaritza inguruaren kontserbazioa eta garapena eta turismoa dira. Akordioa geroago sinatu bazen ere, URDAIBAI, La Garrotxa eta Exmoor-en arteko elkarlana 1994an hasi zen.
1999ko otsailaren 26 eta 27an, Udetxea jauregian, URDAIBAIko biosfera-erreserbaren Patronatuaren egoitzan, hiru natura-enklabe pribilegiatu hauen ordezkariak bildu ziren. Egun hauetan, babestutako gune hauei lotutako gaiak eztabaidatu ziren eta hurrengo bi urteetan aurrera eramateko lan-egitaraua onartu zen. Plan honen ardatz nagusia eragile sozialen arteko trukea da eta, batez ere, ondorengo jardueretan dago oinarrituta:
- Eragile sozialen eta herrietako elkarteen arteko topaketa, La Garrotxa gune bolkanikoko parke naturalean (PNZVG).
- Babestutako guneetako nekazaritza. Nekazaritza-ingurugiro ereduak praktikan (Exmoor-ko parke nazionala).
- Ingurugiro-hezkuntza praktikan (URDAIBAIko biosfera-erreserba).
- Hiriko ingurugiroa kontserbatzea (Exmoor-ko parke nazionala).
- Oihanen kudeaketa (URDAIBAIko biosfera-erreserba).
- Turismo jasangarrirako ekimenak (PNZVG).
INFORMAZIO GEHIAGO JASOTZEKO:
La Garrotxa gune bolkanikoko parke naturala:
www.gencat.es/mediamb/pnzvg/pnzvg.htm
Exmoor-ko parke nazionala:
www.exmoor-nationalpark.gov.uk
|