|
HERRIKO JAIAK:
Ia herri guztietan bezala, URDAIBAIko herri gehienetan ere, tradizio eta alaitasunez janzten dira herriko jaiak ospatzeko. Kalean animazioa, herri kirolak, euskal dantzak, musika, produktu tipikoak... izaten dira, ohitura zaharrak gogoratzeko, aspaldiko gertaerak oroitarazteko edo herri edo auzoko zaindariaren ohoretan festak egiteko. Asko dira eskualdeko udalerrien festetako egutegian seinalatuak diren datak. Ezagunenak Bermeoko Madalenak eta Andramariak, Mundakako inauteriak, San Joan jaiak eta Gernikako San Roke jaiak dira.
|