Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Urdaibai
 

WAI-A

GASTRONOMIA ETA AZOKAK


GASTRONOMIA

URDAIBAIko baratzetako gaiek beren izena dute kalitatezko labeldun produktuen artean: Gernikako babarrunak eta piperrak. Arrantzaren bidez lortutako produktuekin batera -bereziki antxoa eta hegaluzea- babarrun, piper, txakolin, gazta eta barazki eta fruta barietateak kalitatezko eta lurreko produktuak jateko erreferentzia-puntu bilakatu dute eskualdea.

Bermeoko (asteartea) eta Gernika-Lumoko (astelehena) asteroko azoketan eros daitezke produktu hauek eta beste batzuk. Gainera, urtean zehar, eskualdeko herri askotan azokak egiten dira eta jai hauetan ere erosi eta proba daitezke produktu hauek. Eskualde guztian hedaturik dauden jatetxe eta ostatuetan ere jaki tipikoak prestatzen dituzte. Barietate handia dagoela eta ekipamenduak ugaritzen ari direla kontuan hartuta, komeni da aurrez informazio-bulegoetara jotzea.

Piper eta babarrunen argazkia (Gernika)

AZOKAK ETA FERIAK

Bermeoko eta Gernika-Lumoko azoketan, URDAIBAIko produktu tipikoak eskura daitezke: Gernikako babarrun eta piperrak, Bermeoko arraina eta eskualdeko eskulan, barazki, gazta, ezti eta txakolina (bertako ardoa). Publikoarentzat astero prestatzen diren azoka hauez gain, hainbat produkturen azoka bereziak ere antolatzen dituzte.

4bmaparen ikonoa Mundakako azokak eta feriak Busturiako azokak eta feriak Muxikako azokak eta feriak Urremendi Mendiko Nekazaritza elkartea Gernika-Lumoko azokak eta feriak Morgako azokak eta feriak Mendatako azokak eta feriak Bermeoko azokak eta feriak

Dokumentuaren hasierara itzultzeko ikonoa
Azken eguneratzea: 2004/12/21