Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Urdaibai
 

WAI-A

AISIALDIA, NATURA ETA KULTURA



URDAIBAIk paisaia eta natura aldetik dituen gauza interesgarriak asko dira: artadi kantauriarren artean dauden bide bihurgunetsuak, babes eta elikagai bila hegazti ugari erakartzen dituen padurako paisaia aldakorrak, mendien jarraipen diren hondartzak... Hauei ibar, padura, herri eta mendietan dauden elementu arkeologiko, historiko eta etnologikoak gehitu behar zaizkie.

Mendiko boten argazkia

Horrez gain, eskualdeko udalerrietan, aisialdiaz gozatzeko hainbat aukera izaten da. Gernikako Jai Alai pilotalekuan jokatzen diren zesta punta partidak, traineruen estropadak, euskal herri-kirolak eta abuztuaren 14tik 17ra Bermeon izaten den Folklorearen Nazioarteko Astea oso ezagunak dira.

IBILBIDE EKOLOGIKO-KULTURALAK:

URDAIBAIko biosfera-erreserban naturaz eta kulturaz gozatzeko leku ugari daude. Leku interesgarrietara joateko, seinaleztatutako edo hainbat argitalpenetan jasotako ibilbide ugari daude. Segidan, egin daitezkeen ibilaldi batzuen zerrenda dago. Hiru multzotan banatu ditugu zailtasunaren arabera:

 

Itzulia:

hiriguneetan eta oro har publikoarentzako irisgarri diren lekuetan egiten da.

Mendi-ibiliak:

gutxieneko baldintza fisiko batzuk bete behar dira mendian ibiltzeko, eta nekazaritza bide eta bidexketan zehar izaten dira. Ibilbide luzeak dira.

Ibilaldiak:

bide hauek oinez, bizikletaz, zaldiz, autoz... egin daitezke

 

Mapan agertzen diren ibilbideak hobeto ikusi ahal izateko edo beste bide-mota batzuei buruzko informazioa eskuratzeko, URDAIBAIko Patronatura edo Gernika, Bermeo eta Mundakako turismo-bulegoetara jo dezakezue.

URDAIBAIKO BIOSFERA-ERRESERBAKO PATRONATUA

Udetxea jauregia. Gernika-Lumo errepidea, z/g
48.300 Gernika-Lumo (Europako Herrien parkearen ondoan)

Helbidea:

94-625.71.25 / 94-625.72.53 / urdaibai@ej-gv.es

/fax/E-posta:

Astelehenetik ostegunera: 8:30 - 13:30 eta 15:00 - 17:30. Ostiralean: 8:30 - 14:30. Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): Astelehenetik ostiralera 8:30 - 14:30.

Ordutegia:

 

Ibilaldiak

Jarduerak

4dmaparen ikonoa Gernika-Lumoko turismo-bulegoa Bermeoko turismo-bulegoa Mundakako turismo-bulegoa Nabarnizko ibilbideak Nabarnizko ibilbideak Gautegizko ibilbideak Gautegizko ibilbideak Baso Biziduna Historiaurreko arkeologia-ibilbideak Historiaurreko arkeologia-ibilbideak Historiaurreko arkeologia-ibilbideak Historiaurreko arkeologia-ibilbideak Historiaurreko arkeologia-ibilbideak Historiaurreko arkeologia-ibilbideak Historiaurreko arkeologia-ibilbideak Ereñozarko behatoki panoramikoa Ereñozarko behatoki panoramikoa San Kristobalgo padura Gernika-Lumo; bakearen hiribildua Ajangiz-Mendata Kostaldeko Santiago bidea Kostaldeko Santiago bidea Foruen zin egitearen bidea Bermeo marinelen herria Itzuliak eta ibilbideak Urdaibairi itzulia Urdaibairi itzulia Urdaibai-tour

AISIALDI- ETA NATURA-JARDUERAK:

URDAIBAIn jarduera ugari eta era askotakoak egin daitezke. Besteak beste, honako hauek:

  • Bela, piraguismoa, surfa, windsurfa, urpekaritza...
  • Itsasadarrean ibilaldiak txalupan.
  • Mendi-ibiliak.
  • Hegaztien behaketa.
  • Mendiko bizikleta.
  • Jai Alai eta Santanape pilotalekuetan, hurrenez hurren, zesta punta eta esku-pilota partidak. Biak Gernikan daude.
Urdaibaiko kartelaren argazkia (Munitibar)

Horrez gain, URDAIBAIk hondartza zoragarriez gozatzeko aukera eskaintzen digu. Bertan, aisialdia eta inguru hauetako ohiko jarduerak batzen dira eta, gainera, paisaia zoragarriaz gozatzeko aukera paregabea dago. Gaur egun, hondartza hauek guztiz turistikoak dira. Orain dela hamarkada batzuk zeuden dunak desagertu egin dira -Lagakoa izan ezik-, batez ere, gizakien presioaren eraginez. Inguru natural honetako hondartzak hauek dira: Sukarrietako San Antonio eta Toña, Ibarrangeluko Laida eta Laga, Bermeoko Aritzatzu eta Mundakako Laidatxu.

 

Dokumentuaren hasierara itzultzeko ikonoa

Azken eguneratzea: 2004/12/21