XIX. mendetik, URDAIBAIko kostaldea bainua hartzeko leku ezaguna izan da. Bertara Bilboko familiak, baita Madrilgoak ere, joaten ziren udan. Gaur egun URDAIBAI Bizkaiko helburu turistikoen artean nagusi da. Bertan, kultura eta natura nahastu egiten dira aukera-sorta zabala eskaintzeko: hegaztiak beha daitezke, besteak beste, hain enblematiko diren mokozabal edo belatz handia; Gernikako Juntetxera eta Arbolera bisita egin daiteke; Santimamiñeko leize-zuloetan barrena ibil daiteke edota eskualdeko azoka eta feria tipikoak ikus daitezke. Eta, nola ez!, ezin ahaztu arrantza-portu eta hondartza ederrez betetako kosta malkartsua.