Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Urdaibai

WAI-A

Urdaibaiko Biosfera Erreserba babestu eta antolatzeari buruzko Legea
 

1989ko uztailaren 6an, Eusko Legebiltzarrak aho batez onartu zuen URDAIBAIko biosfera-erreserba babestu eta antolatzeari buruzko 5/1989 Legea (1989ko uztailaren 29ko EHAA; 145 zk.), eta, honela, araudi juridiko berezi bat jarri zen indarrean Euskal Autonomia Erkidegoko babestutako lehen gunearentzako, "natura, zientzia, hezkuntza, kultura, aisialdia eta sozioekonomia aldetik duen interesarengatik". Lege honek ez ditu ongi kontserbatutako guneak bakarrik babesten, izan ere, eskualdearen garapen jasangarrirako neurriak ere hartzen ditu, esate baterako, honakoen bidez: lurraldearen antolaketa, ingurugiro-kudeaketa, Erabilpenerako eta kudeaketarako egitamua (P.R.U.G.), herriaren parte-hartzea Patronatuan zuzendari-kontserbatzailearen bidez eta Jarduera sozioekonomikoen egokitzapenerako eta garapenerako egitaraua (PADAS). URDAIBAI ko legeak itsasadarra, itsasbazterra, artadi kantauriarrak eta aztarnategi arkeologikoak babes bereziko gune izendatu zituen.

Pdf formatuko dokumentuak:
URDAIBAIko biosfera-erreserba babestu eta antolatzeari buruzko 5/1989 Legea (251 kb)
15/1997 Legea, URDAIBAIko biosfera-erreserba babestu eta antolatzeari buruzko 5/1989 Legea aldatzekoa (193 kb)

Azken eguneratzea: 2006/03/20