Urdaibai Biosfera Erreserbako Garapen Iraunkorreko Estrategia (2008-2015)
Konparazio-azterketa - Benchmarking
Urdaibaiko ezaugarriak dituzten beste lurralde batzuetan iraunkortasunerako plangintza estrategikoaren arloan egiten ari diren esperientziak ezagutzea:
Biosfera Erreserbaren zehaztapenean eta UNESCOren "Gizakia eta Biosfera" programan jasotako lanak testuinguruan kokatzea.
Biosfera Erreserben kudeaketa laburbiltzea eta horiek Biosfera Erreserben Mundu Sarean sartzea.
Sevillako Estrategia aztertzea (UNESCOren Konferentzia Nagusiko 28 C/2.4 Ebazpena, 1995eko azarokoa); horrek honako hau bateratzeko oinarriak ezarri ditu: aniztasun biologikoaren kontserbazioa, ekonomia- nahiz gizarte-garapenaren bilaketa eta kultura-balioen mantenamendua Biosfera Erreserbetan.
Espainiako estatuko Biosfera Erreserben iraunkortasuna planifikatzeko jarraibideak aztertu dira, Espainiako estatuko Eremu Babestuetarako Ekintza Egitamuaren eta Espainiako Biosfera Erreserben Sarearen (EBES) Ekintza Egitamuaren (2007-2009) bitartez:
Doñanako Biosfera Erreserba (Garapen Iraunkorreko II. Egitamua)
Palma Uharteko Garapen Iraunkorreko Egitamua
Kanadako Lac Saint Pierreko Biosfera Erreserba (Ekoturismo Garapeneko Egitamu Gidaria)