Urdaibai Biosfera Erreserbako Garapen Iraunkorreko Estrategiaren Diseinua eta Lanketa (2008-2015) metodologia aktiboaren eta parte-hartzailearen bidez egiten da.
Horretarako, partaidetza-organoak sortu dira eta horiek, ondo koordinatuta, parte hartuko dute prozesuan zehar antolatuko diren jardueretan:
ERAKUNDEEN ARTEKO MAHAIA
Urdaibain eskumenak dituzten erakunde nagusien ordezkariak:
- Eusko Jaurlaritza: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila; Industria, Merkataritza eta Turismo Saila; Garraio eta Herri Lan Saila; Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa Saila; eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila.
- Bizkaiko Foru Aldundia: Ingurumen Saila; Nekazaritza Saila; Herri Lan Saila; Garraio eta Hirigintza Saila, eta Ekonomia Berrikuntza eta Sustapen Saila.
- Urdaibaiko udalak.
ADITUEN BATZORDEA
Lurraldearen, ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen arloan duten lanbide-ibilbidea aintzat hartuta Urdaibain garrantzia duten pertsonak.
PANEL SOZIO-EKONOMIKOA
Era askotako elkarteetako nahiz GKEetako ordezkariak, enpresaburuak, sindikatuak, unibertsitateak eta beste irakaskuntza- nahiz ikerketa-zentro batzuk, etab., gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren arloekin zuzeneko lotura dutenak.
HIRITARRAK
Maila pertsonalean Estrategiaren lanketan parte hartu nahi duten pertsona guztiak.
estrategiaurdaibai@ej-gv.es
|