Aplikatu beharreko araudia hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean jasotzen da (1998ko apirilaren 22ko Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu zen.
HONDAKIN ARRISKUTSUEI dagokienez, aipaturiko Legeak 22. artikuluan honakoa xedatzen du: 13.1 artikuluan jasotako kudeaketa-jarduerez gain, hondakin arriskutsuen bilketa, biltegiratzea eta garraioa egiteko, garraiolariak hondakinaren titulartasuna bere gain hartuz egiten direnean, autonomia-erkidegoko ingurugiro-organoak baimena eman beharko duela.
Hala ere, 22. artikulu horretan bertan hauxe ezartzen da: "hondakin arriskutsuen garraiolaria jarduera hori hirugarrenen kontura egiten duen bitartekari hutsa denean, Legearen 15. artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaio". Kasu horretan, nahikoa izango da dagokion autonomia-erkidegoko ingurumen organo eskudunari jakinaraztea.
Horrez gain, GARRAIOLARIAREN betebeharrak izango dira apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuan zehazten diren HONDAKIN ARRISKUTSUEN GARRAIOARI BURUZKO betebeharrak.
|