Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Enpresak
  6.  
  7. Hondakinak

WAI-A

Hondakin arriskutsuen sortzaile txikien Erregistroa

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ingurumena eta Lurralde Antolamendu


Egitura atal kudeatzailea

Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritza


Baimenaren ordez, HONDAKIN ARRISKUTSUEN PRODUKTORE TXIKIEN ERREGISTROAN INSKRIBATZEA eska daiteke, urtean hondakin arriskutsuen 10.000 Kg-tik behera sortzen edo inportatzen dituztenak produktore txikitzat jo daitezkeela kontuan hartuz. Jarduera bat produktore txikien erregistroan inskribatuz gero, JARDUERA HORREK EZ DU HONDAKIN ARRISKUTSUEN URTEROKO DEKLARAZIOA egin beharko; horrez gain, ez du hondakin arriskutsuen produktore izateko baimena tramitatu ere egin beharko, inskribatzeak baimena ordezkatzen baitu, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren, 22. artikuluari jarraiki. Bertan, hauxe ezartzen da:

Urtean hondakin toxiko eta arriskutsuen 10.000 kilo baino gutxiago sortzen edo inportatzen dituztenak produktore txikitzat joko dira, baldin eta autonomia erkidegoetako organo eskudunek (kasu honetan, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Ingurugiro Sailburuordetzak) horretarako berariaz duten erregistroan inskribatuta badaude.

Hala eta guztiz ere, produzitutako hondakin toxiko eta arriskutsuak gizakion osasunarentzat, baliabide naturalentzat eta ingurugiroarentzat dakarren arriskua aintzat hartuz, Araudi honetako I. eranskinean aipaturiko irizpideei jarraiki, erregistroan inskribatzea baimendu edo ukatu egin ahal izango zaie aurreko atalean aipatutako kopurura iristen ez diren edo kopuru hori gainditu egiten dutenei, hurrenez hurren.

Nori Zuzendua

Sortzaile txikiak, urtean 10.000 kilogramo hondakin arriskutsu baino gutxiago sortu edo inportatzen dituztenak eta horientzako sortzen den erregistroan izena ematen dutenak izango dira.

Araudia

10/1998 Legea, apirilaren 21ekoa, Hondakinei buruzkoa (98-04-22 BOE).

833/1988 Errege Dekretua, uztailaren 20koa, maiatzaren 14ko 20/1986 Legea burutzeko Erregelamendua onartzen duena. (182 BOE; 88-07-30).

952/1997 Errege Dekretua, ekainaren 20koa, 20/1986 Legea burutzeko Erregelamendua aldatzen duena (160 BOE; 97-07-05).

3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko Lege Orokorra. ( 59 EHAA; 98-03-27).

259/1998 Dekretua, irailaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioen kudeaketari buruzkoa. (199 EHAA; 98-10-20).

1378/1999 Errege Dekretua, abuztuaren 27koa,poliklorobifenilo, polikloroterfeniloen eta hauek dituzten makinen ezabatzea etakudeaketari buruzko neurriak ezartzeko dena. (BOE; 1999ko abuztuaren 28).

228/2006 Errege Dekretua


Harremanak norekin

Telefonoa: 945 01 99 10

Erantsi beharreko agiriak

HONDAKIN ARRISKUTSUEN PRODUKTORE TXIKIEN ERREGISTROAN INSKRIBATZEKO  eskaera formalarekin batera (documento en formato pdf, 185 kb) azterketa bat aurkeztu beharko da (azterketaren edukia uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 11. artikuluan ezarritakoaren araberakoa izango da). Eskaera hori betetzeko eta azterketaren edukia zein den zehatzago jakiteko (azterketa horren bidez egiaztatuko da hondakin arriskutsuen araudian adierazitako betebeharrak bete direla), horretarako berariaz ezarri den dokumentuan ematen diren argibideei jarraitu beharko zaie.


Dagokion tasa

Ez dago.

Eskabideak Aurkezteko Epea

Urte osoan zehar.


Eskabideak aurkezteko lekua


INGURUMEN SAILBURUORDETZA
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILEKO ARABAKO LURRALDE BULEGOA
Forondako Atea, 11
01010 Vitoria-Gasteiz

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILEKO BIZKAIKO LURRALDE BULEGOA
Gran Vía, 85
48011 Bilbao

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILEKO GIPUZKOAKO LURRALDE BULEGOA
Infanta Cristina, 11 'Villa Begoña'
20008 Donostia-San Sebastian.
 

Tramiteen deskripzioa

PRODUKTORE TXIKIEN ERREGISTROAN INSKRIBATZEA Ingurumen Sailburuordetzaren Ebazpenaren bidez lor daiteke, baina inskribatzea balioduna izan dadin, ezinbestekoa izango da Ebazpen horretan jasotzen diren baldintzak betetzea; baldintza horiek Ebazpenean deskribatzen diren prozesu eta hondakin arriskutsuetatik eratorriak dira. Era berean, inskribatzea baliozkoa izateko sorturiko hondakin arriskutsuen kantitatearen mugak eta tipologiak gorde egin beharko dira (nolanahi ere, ingurumeneko organoak bertara atxikitako teknikariak bidali ahal izango ditu ikuskatze-lanak egitera, egokitzat joz gero)


Egitura Atal Ebazlea

Ingurumen Sailburuordea.


Ebazteko epea

Hiru hilabete.

Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskaera (documento en formato pdf, 185 kb)

Bestelako Agiriak

Hondakin arriskutsuen sortzaileakErregistro bat eraman beharko du ondorengoa jasoz: hondakinen izaera, identifikazioa, jatorria, trataerarako metodo eta tokiak, sortze- eta emate-egunak.

Kontrol eta segimenduko dokumentuak.


Oharrak

Hondakin arriskutsuak produzitzen dituen jardueraren baimena edo inskribatzea aldatzea.

Hondakin arriskutsuak sortzen dituzten jardueren betebeharrak.

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

02/06/2008