
Autopistak eta autobiak
Bilbok komunikazio bikaina du ondokoekin: A-8rekin, mendebalderantz Santanderrera iristen da; eta ekialderantz Donostia, Irun eta Frantziara. AP-68rekin, Gasteiz, Logroño, Zaragoza, Bartzelona, Burgos eta Madril lotzen ditu.
Aireportua
Bilboko aireportu internazionala Loiun dago, Bizkaiko hiriburutik 12 kilometrora. Aireportua eta hiriburua autopistaren bidez komunikatuta daude; gainera bada autobusa ere (Bizkaibus 3247 linea) hiriaren eta aireportuaren arteko ibilbidea egiten duena, 30 minuturo, eta Bilbon hainbat geratoki dituena.
Autobusak
Bilboko autobus geltoki nagusia Termibusa da, San Mames geltoki intermodalaren aldamenean dagoena.
Termibus geltokira iristeko hainbat bide dituzu: metroa (San Mames geltokia), tranbia (Eusko Tran), Bizkaibus eta Renferen aldiriko trenak.Termibusa
Helbidea: Gurtubai kalea 1
Tel.: 94 439 50 77
Trenak
Tren geltokia hiriaren erdiguneko plaza batean dago (Plaza Biribila). Bilbon lan egiten duten hiru tren konpainiak hauexek dira: Renfe, EuskoTren eta FEVE.
Informazio gehiago nahi izanez gero: Bilbao Turismo bertan, kokapen planoa eta informazio zehatza topatuko duzu, esaterako, autobus lineak, hegazkin konpainiak eta ordutegiak.
Bilbora autoz bazatoz, kontuan izan behar duzu Bilboko kaleetan aparkatzea arautua dagoela eta ordaindu egin beharko duzula.
Aparkatzeko koloreen arabera zehaztutako bi eremu daude: berdea, kotxea aparkatuta izateko gehienezko denbora 5 ordukoa da; urdina, gehienezko denbora 2 ordukoa da. Beharrezko tiketa hiri guztian dauden parkimetrotan eros dezakezu.
Informazio gehiago:
http://www.bilbao.net/ota/
|