
Bilbok hainbat gune interesgarri ditu bata bestearengandik desberdinduta.
Areatza eta Alde Zaharra; bertan daude San Nikolas eliza, Santiago katedrala, San Anton zubi eta eliza (hiriko armarrian azaltzen dira) edo Erribera merkatua. Horiek guztiak gune interesgarriak dira eta bisita bat, behintzat, merezi dute. Ez da ahaztu behar xarma eta historiaz betetako kale estuetan barna ibiltzeaz; ondoren, Plaza Barriko terrazaren batean atseden hartzeko.

Kale Nagusia eta Zabalgunea. Inguru hauetan paseotxoren bat emanez gero, hainbat eraikin dotore ikus ditzakezu; hala nola, Bilbainako eraikina, Bilboko Banku zaharraren eraikina, Aldundiaren jauregia, Txabarri jauregia Moyua plazan, Sota eraikina, edo Ibaigane jauregia Albiako lorategietan; guztiarekin amaitzeko Doña Casilda parkea dugu 1912-1920 urte bitartean eraikia, frantses erakoa. Bertan aurkitzen da Arte Ederren museoa.
Abandoibarra eta itsasadarra. Paseatzeko inguru bikaina. Eskuinaldean Bilboko Udala eta Campo Volatin amaieran Olabarri jauregia daude. Beste aldean, eta Calatravaren Zubi Zuri zubia igaro ondoren, Izozaki dorreak, Guggenheim museoa eta Oroimen pasealekua (bere eskultura eta guzti) ditugu. Deustuko Unibertsitatera doan Aita Arrupe pasabidea eta, aurrerago dagoen Deustuko zubia (lehen itsasontziak igarotzean ireki egiten zena) ditugu. Paseoa jarraituta, Euskalduna Kongresu eta Musika jauregira iritsiko gara, baita Itsas museora ere.

Bilbo Turismok, hiria ezagutzeko "Walking Tours" izeneko ibilbideak proposatzen ditu. Bi ibilbide ezberdin proposatzen ditu oinez egiteko. Informazio gehiago nahiz izanez gero, turismo bulegora jo.
www.bilbao.net/ bilbaoturismo/
Artxandako funikularrak, Artxanda menditik Bilboren ikuspegi zoragarriaz gozatzeko aukera ematen du.
Autobus Turistikoa
Hiria ezaguitzeko beste modua: Autobús Turístico.
|