Bilbo milioi bat biztanle baino gehiago dituen metropoliaren bihotza da. Orain 700 urte sortu zenetik, Bilbo gizarte eta ekonomia garapenaren ardatz nagusia izan da Bizkaian, eta egun ere hala da. Horretaz gain, oinarrizko modernizazio eragilea da.
Bilbon ikusteko asko dago: Alde Zaharra, Zabalguneko jauretxeak eta Bilbo berria, Guggenheim museoarekin eta arkitekto ospetsuenek diseinatutako eraikinekin.
Ezin ditugu ahaztu itsasadarraren inguruan dauden paseotxoak, museoak eta jatetxeak, ez eta han inguruan dauden tabernak. Taberna horietan tradizioko euskal sukaldaritzatik hasita sukaldaritza abangoardistena dago eskura; kontuan izan badirela pintxoak ere, miniaturazko gastronomiaren altxorrak.

Erdigunetik kanpo, baino metroz heltzeko moduan, Getxo dago, bere etxe dotore eta arrantza portu zaharrarekin. Portugalete eta Zubi Esekia, orain gutxi UNESCOk gizadiaren ondare izendatu du. Bista panoramiko bikainak daude..
Kilometro gutxira, eta kostatik barrena, Urdaibaiko Biosfera Erreserba eta Gernika hiri historikoa daude. Barnealdera sartuz gero, Durangaldeko mendi izugarriak izango ditugu. Eta Bilboko erdigunetik ordu betera, Donostia hiri ederra edo Arabako Errioxako ardogintza zona daude; bisitatzeko upeltegi asko daude azken horretan.
Informazio gehiago eskuratzeko ondoko orrietara sar zaitez:
http://www.bilbao.net/bilbaoturismo/
http://www.visitbilbao.info/
http://www.euskadi.net/turismo/sit_c.htm
Bilbo Turismoren bulegoak:
. Zabalgune plaza 11 Tel. 94 479 57 60
· Bilboko nazioarteko aireportua (irteeren terminala) Tel. 94 471 03 01
· Abandoibarra etorbidea 2 (Guggenheim museoaren aldamenean)
· Arriaga plaza z/g (Arriaga antzokiaren behealdea)
|