Euskal gastronomiak ospe unibertsala du produktuen kalitateagatik eta sukaldariek su artean duten trebeziagatik.
Bilbok eskaintza gastronomiko zabala eta anitza du. Punta-puntako jatetxe dotoreak, Zortziko, jatetxea kasu, Michelín izarrak dituena eta Daniel García sukalde buru duena; bai eta Guggenheim atetxea ere, Josean Martínez Alija buru duela. Era berean, sukaldaritza tradizionala dastatzeko erretegiak eta sagardotegiak ere badaude; haien adibide dira Getaría erretegia edota Arriaga erretegia/sagardotegia -Zazpi Kaleetan-.
Kongresu jauregian Etxanobe jatetxea dago, Fernando Canalesek zuzentzen duena.
Konferentzia egingo den egoitzatik metro bakar batzuetara dago Sheraton hotela; bertan, Chillida kafetegia eta Aizian jatetxea daude, bai eta makina bat lokal biltzen dituen Zubiarte merkataritza zentroa ere.
Poltsiko eta gustu guztietarako jatetxeak daude, betiere, kalitate onenarekin. Ez dugu ahaztu behar tradiziodun pintxo, tapa eta banderillak ere badaudela poteo tabernetan: Zazpi Kaleetan, Pozan edota Deustun.
Bilboko Zazpi Kaleetan bueltatxo bat emanda, Erdi Aroko Bilbo ezagutzeaz gain -Santiago katedral gotikoa eta Arriaga antzokia-, zerbitzatzen dituzten jaki zoragarriak ere deskubritu ahal izango ditugu. Beste batzuen artean, Víctor Montes, Zuga edota Bilbao kafetegia Plaza Barrian, Berton eta Sasibil Jardines kalean, edota Irrintzi eta Gatz Andra Maria kalean.
Bilboko Zabalgunean sartzen baldin bagara, XX. mendeko Bilbo ezagutuko dugu. Bertara sartzeko bide nagusiak Diputazio kalera ematen du, besteak beste. Bertan, El Globo edota La Viña tabernetan bertako pintxoak dasta daitezke. Gure ibilaldiarekin jarraituta, García Rivero maisuaren kalera helduko gara, eta Okela edota Huevo Frito tabernetan pintxoen kalitatea eta aukera zabala nabarmenduko zaizkigu.
Jarraian dauden helbideetan informazio zabala topa dezakezu, baita mapa gastronomikoak ere.
· http://www.bilbao.net/bilbaoturismo/
· http://www.visitbilbao.info/castellano/comer_c/comer1_c.html
· http://www.i94.org
|