Bilbok eskaintza kultural zabala du, museo eta arte galeriak nabarmenduta.
Museo esanguratsuenak ondokoak dira:
Bilboko Arte Ederren museoa
Doña Casilda parkearen aldamenean dago, hiriaren birikan; 35 areto ditu museoak funts klasiko, moderno eta garaikide liluragarriekin. Euskal artisten eta nazioarteko artisten XX. mendeko bilduma garrantzitsua.
www.museobilbao.com
Guggenheim Bilbao Museoa
Frank Gehryk diseinatutako eraikin izugarria. Obra modernoak eta garaikideak daude, behin-behineko erakusketa interesgarriez gain.
www.guggenheim-bilbao.es
Euskal Museoa
Alde Zaharrean estilo barrokoko eskola zahar batean kokatua. Euskal Herriko arkeologia eta etnohistoria. www.euskal-museoa.org
Itsas Museoa
Itsasadarraren alboan, ontziola zahar batzuk zeuden orubean kokatzen da, eta itsasadarraren eta portuaren itsas jarduerei erreferentzia egiten dieten objektu eta elementuak ditu.
www.museomaritimobilbao.org
Horretaz gain, beste hainbat museo ere bisita daitezke: Eleiz museoa, Aste Santuko Pausoen museoa, Zezen museoa, Erreprodukzio Artistikoen museoa...
Hiriak zinema areto eta antzoki ugari ditu gau atseginen bat igaro nahi baduzu.
ARRIAGA ANTZOKIA
Arriaga Plaza, 1
Tel. 94 479 20 36
www.teatroarriaga.com
EUSKALDUNA JAUREGIA
Abandoibarra, 4
Tel. 94 403 50 00
902 54 05 39
www.euskalduna.net
BILBOROCK
Mesedeetako kaia , 1
Tel. 94 415 13 06
www.bilbao.net/bilborock/
|