Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen hezkuntza
  6.  
  7. Txingudi
 
2004ko apirileko hegaztien jarraipena


tarro

Fenologiari dagokionez, eztei-aurreko migrazioaren gorena eta eremuko espezie habiagileen ugaltzea dira hil honetako gertaera adierazgarrienak. Hegazti-komunitatean, berriz, iparralderanzko bidaian geldialdia egiten duten espezie migratzaileak eta udako espezie ugaltzaile ugariren helduera.

Metereologiari dagokionez, ezegonkortasuna izaten da nagusi, oskarbi eta euri-jasen txandatzearekin eta tenperaturen jaitsierarekin.
Aberastasunak egonkor jarraitzen du martxoarekin alderatuz gero, baina ugaritasuna murriztu egiten da ale negutarren mobilizatzearen eraginez.

Paseriformeen artean txirri arrunta (76 ale hilaren 30ean), kaio hankahoria (54 ale hilaren 6an), bernagorri arrunta (50 ale hilaren 6an), basahatea (40 ale hilaren 13an), harri-iraularia (37 ale hilaren 23an) eta kopetazuri arrunta (35 ale hilaren 6an ) dira espezie ugarienak. Aurreko hilabeteari dagokionez, beherantz egin dute, nabarmen, ubarroi handiek, antxeta mokogorriek eta txirri arruntek.
Aurrera jarraitzen du udaberriko migratzaile hauen paseak: amiamoko zuria, borrokalaria, bernagorri arrunta, kuliska zuria, kuliska, kuliska txikia, txirri arrunta, txirritxo handia, kuliska gorria, kurlinta bekainduna, arrano arrantzalea, mokozabala, txenada arrunta,usapal arrunta, argi-oilarra, lepitzulia eta abar.

Eremu honetan bakanak edo urriak diren espezieen artean istingor txikia ( ale bat hil osoan zehar egon da), antxeta txikia (IV-13) 2 ahate mandarin (IV-14) eta 5 paita arrunt (IV-15) nabarmendu behar dira. Itzaberrin, apirilaren 18an, Miguel Ángel López de Armentiak 3. neguz Audouin kaio bat behatu izana azpimarratu behar da.
Paseriformeen artean, eztei-aurreko migratzaileen pase handia gertatzen da; hala, honako espezie hauen helduerak (lehen behaketak) egiaztatzen dira: urretxindorra, lezkari arrunta, baso-txinboa, txio horia eta euli-txori beltza. Txio arruntaren, txinbo kaskabeltzaren, sasi-txinboaren, birigarro arruntaren, uhalde-enararen eta enara arruntaren pase nabarmena. Aintzira gezan apirilaren 10ean Alfredo Herrerok enara ipurgorri bat eta Josetxo Esparciak apirilaren 25ean durdula bat behatu izana nabarmendu behar da.


 

 

Azken eguneratzea: 2006/11/15