Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen hezkuntza
  6.  
  7. Txingudi
 
2004ko martxoko hegaztien jarraipena


colinegra

Fenologiari dagokionez, negualdia amaitu eta eztei-aurreko migrazioa hasi ohi da hil honetan. Beraz, hegazti negutarren populazio egonkorrak, hil amaieran eztei-aurreko migratzaileak heldu artean gunea uzten joaten direnak, ditugu.

Metereologiari dagokionez, berriz, ezegonkortasuna eta hotzaldi nahiz izotzaldiak ditugu, inguruko mendietan elurra ere egiten duelarik. Hil hasieran (martxoak 1) parke osoa estaltzen duen elurtea azpimarratu behar da. Metereologiaren laztasun honek ez du isla berezirik hegaztiengan, eta ez da hotzaldiak ekarritako hegazti-multzorik agertzen.

Hegazti negutarren artean, espezie ugarienak txirri arrunta (356 ale hilaren 15ean), antxeta mokogorria (257 ale hilaren 8an), zertzeta arrunta (59 ale hilaren 5ean), kopetazuri arrunta (58 ale hilaren 1ean), harri-iraularia (54 ale hilaren 29an), kaio hankahoria (44 ale hilaren 5ean), istingor arrunta (41 ale hilaren 29an) eta basahatea (40 ale hilaren 5ean) dira.

Udaberriko hainbat migratzaile heldu dira: txirritxo txikia (otsailaren 13an ere behatu zen), borrokalaria, uda-zertzeta, amiltxoria, amiamoko zuria, zankaluzea, arrano arrantzalea, miru beltza, arrano sugezalea. Hegaberak eta pagausoak ere igaro dira.

Eremu honetan bakanak edo urriak diren espezien artean istingor txikia (2 ale hilaren 5ean, negualdian ohikoa izaten delarik), kaio mokohori bat (martxoaren 5ean), antxeta txiki bat (martxoaren 5ean) eta mika arrunt bat (martxoaren 29an) nabarmendu behar dira.

Paseriformeen artean, ohiko multzo negutarra egonkor mantentzen da ia hil osoan zehar, nahiz eta ale kopuru hori murriztu egiten den beste hainbat espezie migratzaile heldu ahala: hegatxabal arrunta, papo-urdina, enara arrunta, enara azpizuria, uhalde-enara, larre-buztanikara, buztanzuri arrunta, txinbo kaskabeltza, txio arrunta, txirriskila arrunta.

 

 

Azken eguneratzea: 2006/11/14