Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Biodibertsitatea
  6.  
  7. Txingudi

WAI-A

2005eko azaro-abenduko hegaztien jarraipena


Eztei ondorenaren amaiera eta neguko komunitateren helduera eta lekutzea dira aldi honen ezaugarriak.

PLAIAUNDI

Aliotak, murgilak eta ubarroiak

Lehen negutiarren helduera: aliota handia (ale bat, XI-9), murgil handia (ale bat, XII-1), txilinporta lepabeltza (3 ale, XI-22). Ubarroi handiaren pasea ere nabarmendu behar da ( 206 ale gehienez, XI-8).

Ardeidoak eta bestelako zangaluzeak

Amaitu da mokozabalaren pasea (28 ale gehienez, XI-15). 20 ale ingurukoa da koartza hauskararen populazio negutar egonkorra, eta 5 ale ingurukoa, berriz, koartzatxo txikiarena. Tarteka agertu da koartzatxo itzaina (4 ale, XI-22; 3 ale, XII-20); litekeena da inguruan lekututako aleak izatea. Amiamoko zuriaren aipamen berantiar bat ere bada (3 ale, XI-24). Kurrilo arruntaren pasea ere azpimarratu behar: 1000 ale inguru bildu eta pasatu zien, baina ez zuten geldialdirik egin (XI-14).

Anatidoak

Ohitura legez, basahatea da espezie ugariena; zertzeta arrunta da hurrena, 60 ale negutar baitaude, gehiago higitzen direnak (Jaizubiara eta aireportuko urmaelera joaten dira); aurreko urteetan, berriz, San Lorentzo urmaelean ibiltzen ziren. Bestelako ahateen multzo txikiak: ahate mokozabala, ipar-ahatea, ahate txistularia (2 ale, X-19), murgilari mottoduna (ale bat, XII-20), murgilari arrunta (ale bat, XII-26). Antzara hankagorriztaren pasea (14 ale, XII-9). Paita arrunt ale bat (XII-13). Zerra ertain ale bat (XII-1).

Eguneko eta gaueko harrapariak

Eguneko harraparien artean zapelatza bakarrik ageri da; noizean behin, baita belatza ere. Gaueko harraparien aipamen ugari azpimarratu behar dira: hontz ertain ale bat (segur aski, azaroaren 17an eta aurre zere aipatutako bera) ikusi zuten haren betiko kokalekuan azaroaren 9an; bestalde, zingira-hontz bat izan zen bertan azaroaren 9tik 19ra bitartean gutxienez. Azkenik, hotz zuri ale bat maiz ikusi zuten azaroan eta abenduan.

Limoetako hegaztiak

Aberastasuna beherantz doa pixkanaka, limoetako hegaztien komunitatea lekutzen joan ahala.  Ugaritasuna del-eta, honako espezie hauek azpimarratu behar dira: txirri arrunta (161 ale, gehienez, XII-20), bernagorri arrunta (36 ale, gehienez, XI-9), istingor arrunta (44 ale, gehienez, XII-1), harri-iraularia (68 ale, gehienez, XI-9), hegabera (250 ale, gehienez, XII-29), abozeta (25 ale, gehienez, XI-5), txirri grisa (17 ale, gehienez, XII-20). Espezie urrienei dagokienez, lau istingor txiki  (XI-21), 3 atalar  (XI-16) eta urre-txirri arrunt bat (XII-28)nabarmendu behar dira.

Kaioak eta txenadak

Antxeta mokogorri multzo handiak azaroan (900 ale inguru XI-5; .600 ale inguru XI-10), neguko ekaitzekin batera (euri zaparradak, txingorra, orduko 80 km-rainoko ipar haizea).Baita kaio hankahori multzo handiak ere (400 ale inguru XII.20). Kaio burubeltza ere agertu da; lau ale, gehienez, abenduaren 20an.

Erralidoak eta bestelako ez-paseriformeak

Kopetazuri arrunt populazioa 12 alekoa izan da gehienez. Uroilanda handiari dagokionez, 2 ale ikusi dira gehienez (XII-13). Pagausoaren azken aleak ikusi ziren azaroan (1000 ale inguru, gehienez, XI-3). Hala ere, aldi osoan ikusi ziren aleak, baina multzo txikiagoan.

Paseriformeak

Saharaz aurreko espezieen pasea ikus izen azaroan; abenduan finkatu zen negutar multzoa. Hegatxabal arrunta, txonta arrunta, txantxangorria, tarina eta zozo arrunta dira espezie ugarienak. Iparraldetik etorritako hegazti negutarrak, hainbat baliabide trofikoren mendekoak, ikusi izana azpimarratu behar da; besteak beste, birigarro txikia (multzo txikiagoan Jaizubian), negu-txonta eta tarina (40 ale inguru, gehienez, XII-28) eta mokolodia (ale bat, XI-18).

JAIZUBIA

Aberastasuna gero eta txikiagoa da, eztei ondorengo pasetik negualdira igarotzearen ondorioz; hala, 69 espezie ikusi ziren irailean, 51 azaroan eta 48, berriz, abenduan. Azaroan 3 errolda egin ziren eta abenduan 2, eguraldi txarra zela eta bertan behera utzi behar izan baitziren hainbat erroldatze.

Inguruan ikusi ziren espezie ugarienak honako hauek izan ziren: anatidoak, limoetako hegaztiak eta erralidoak; larido eta ardeido multzoek, beste aldietan ugari izandakoek, behera egin zuten.

Aliotak, murgilak eta ubarroiak

Ubarroi handia aldi osoan ikusi zen; gehienez ere 7 ale (XI.17). Txilinporta txikian ahiko maiz agertu zen urmael gezan eta Zubiberri-Amute arteko ubidearen zatian; gehienez ere 8 ale (XII-21).

Ardeidoak eta bestelako zangaluzeak

Koartza hauskara nahiko maiz agertu zen, baina multzo txikian (gehienez ere 4 ale, XI-24); baita koartzatxo txikia ere (gehienez ere 5 ale, XII-14). Koartzatxo itzaina ere ikusi zen behin edo behin  (2 ale, XI-5).

Anatidoak

Basahatea da espezie ugariena, eta inguru osoan ikus daiteke; gehienez ere 69 ale ikusi zituzten (XI-17). Zertzeta arrunta da hurrena, eta ur gezako guneez gain, marearteko guneak erabiltzeko joera du; horren ondorioz sakabanatu egin da populazioa, eta zaila da kontaketa zehatza egitea; gehienez ere 5 ale zenbatu ziren (XII-21; XI-11), baina litekeena da benetako kopurua hori baino handiagoa izatea. Gainerako espezieak multzo txikiagoetan eta urmael gezaren inguruan ageri dira: ahate txistularia (gehienez ere 2 ale, XI-5) eta ipar-ahatea (ale bat, gehienez, XI-5). Zerra ertain baten presentzia nabarmendu behar da (XII-21) Xalina pareko ubidean; Plaiaundiko erroldetan ikusitako alea da.

Eguneko eta gaueko harrapariak

Zapelatza eta belatza nahiko maiz ageri dira.

Limoetako hegaztiak

9 espezie ikusi dira; iraila-urrian, berriz, 11 izan ziren ikusitako espezieak. Txirri arrunta da ugariena (gehienez ere 59 ale, XII-21); harri-iraularia (gehienez ere 9 ale, XI-11), hegabera (gehienez ere 9 ale, XII-14) eta istingor arrunta (gehienez ere 7 ale, XII-14) dira hurrenak; dena den, azken espezie horren benetako kopurua askoz ere handiagoa izango da segur aski, kontaketa egiterakoan gutxi aurkitu baitziren.

Kaioak eta txenadak

Antxeta mokogorri gutxi ikusi dira (gehienez ere 15 ale, XI-17), eta errolda batzuetan ez da agertu ere egiten. Hori baino urriagoa da, oraindik, kaio hankahoria, ale bakan batzuk baino ez baitira ageri.

Erralidoak eta bestelako ez-paseriformeak

Gorantz egin du pixka bat kopetazuri arrunt populazioak (gehienez ere 25 ale, XII-21); baita uroilo arruntarena ere (gehienez ere 29 ale, XI-24). Kopetazuri arrunta San Joakin urmael gezan eta Aztonzolon ageri da, eta, noizean behin, baita marearteko guneetan ere. Aldi honetan uroilanda handia antzematen da erraz, bai ikusmenaren eta baita entzumenaren bidez ere; 3 ale antzeman ziren, gehienez, azaroan eta abenduan. Faisai arrunt bat ere agertu zen (XII-22); litekeena da askatze zinergetikoen ondorioz heldutakoa izatea.

Paseriformeak

Espezie ugarienak txantxangorria, tarina, txonta arrunta, etxe-txolarrea eta birigarro txikia dira. Azpimarragarria da azken espezie horren multzo handia; izan ere, 50 ale inguru elikatu ziren Jaizubia Elkarteko Cotoneasterreko pezoian (XII-28; XII-21); tarina ere multzo handian agertu zen  (gehienez ere 28 ale, XII-14). Nabarmentzekoak dira, era berean, urritasuna dela eta, gailupa (ale bat, XI-24), mendi-berdantza (ale bat, XI-17) eta  durdula (ale bat, XI-24).

Azken eguneratzea: 2006/11/15