Negutea dugu aldi honen ezaugarri, eta espezie eta kopuru aldetik ez da gorabehera handirik izaten; alegia, aro nahiko egonkorra izaten da.
Negua nahiko gogorra izan da; euri asko egin du eta tenperatura baxuak izan ditugu egun askotan.
PLAIAUNDI
Aliotak, murgilak eta ubarroiak
Parkearen inguruko leku guztietan izan dira populazioak: murgil handia (ale bat, gehienetan), txilinporta lepabeltza (2-3 ale, gehienetan), txilinporta txikia (10 aleraino, I-18), ubarroi handia (15 ale inguru, gehienetan). Txilinporta urrebelarri ale bat ( II-3 eta 8). Aldi osoan ez da aliota handirik ikusi, estuarioko beste hainbat lekutan (Hondarribiako portu-aterpea) ageri den arren.
Ardeidoak eta bestelako zangaluzeak
Koartza hauskara (20 ale inguru) eta koartzatxo txikia (5 ale gehienez urtarrilean eta otsailean; negute eskasa adierazten du horrek) nahiko arruntak izan dira. Noizean behin koartzatxo itzaina ikusi da; 11 ale gehienez I-24. Mokozabal ale bat ere agertu da, II-13, baita 4 amiamoko zuri ere I-22.
Anatidoak
Ohitura legez, basahatea izan da espezierik ugariena (69 ale gehienez, I-18). Zertzeta arrunta izan da hurrena: 50 negutar inguru, estuarioko hainbat eremutan. Hona hemen ohikoak izan diren beste hainbat espezie, talde txikitan agertu badira ere: ipar-ahatea (5 ale gehienez, I-10), mokozabala (14 ale gehienez, I-1), zerra ertaina (ale bakar bat gehienetan). Azkenik, noiz edo noiz beste espezie hauek ere ikusi dira: ahate txistularia (ale bat urtarrilaren 3tik 8ra) eta ahate buztanluzea (ale bat urtarrilaren 8tik 29ra).
Eguneko eta gaueko harrapariak
Eguneko harrapariei dagokienez, zapelatza eta belatz gorria bakarrik agertu dira. Aurreko aldian bezala, gaueko harraparien inguruko aipamenak izan dira nagusi: hontz zuria, urubi arrunta eta zingira-hontza. Hontz arrunta parkean ikusi dute batez ere, arratsaldeko lehen eta azken orduetan; egun argiz ere ikusi ahal izan da. Zapelatz batek gure aurrean harrapatu zuen ale bat (I-28), baina hantxe utzi zuen, guk uxatuta. Hontza jaso eta sendatu egin zuten astebetean eta, ondoren, Plaiaundin libre utzi. Hura osatzen ari zen bitartean beste ale bat ere agertu zen Plaiaundin; beraz, inguruan bikote bat badela pentsarazten digu horrek. Otsailaren 14an ale bat agertu zen; litekeena da aparkalekuaren gainean hegan zebilen zingira-hontza izatea. Azkenik, urubi arrunt zauritu bat ere aurkitu zuten Pierre Loti kalean argiteria jartzen ari ziren langileek, eta Arrano Etxera eraman zuten.
Limoetako hegaztiak
Ondorengo espezie kopuru hauek egonkorrak dira: txirri arrunta (250 ale gehienez, I-5), bernagorri arrunta (21 ale gehienez, II-16), istingor arrunta (42 ale gehienez, I-10), harri-iraularia (33 ale gehienez, I-10), txirri grisa (25 ale gehienez, I-25), kurlinta handia (4 ale gehienez, II-21), kurlinta bekainduna (3 ale gehienez, II-17), txirritxo handia (14 ale gehienez, I-25), kuliska buztanbeltza (8 ale gehienez, II-19), kuliska zuria (5 ale gehienez, I-10) eta kuliska txikia (3 ale gehienez, I-25). Tarteka, hegabera (200 ale gehienez ere, I-29) eta bernagorri iluna (negua inguruan igaro duen ale bat, segur aski) agertu ziren. Noiz edo noiz atalarra (2 ale I-1) eta urre-txirri txikiari (ale batI -29) buruzko aipamenak ere izan dira.
Kaioak eta txenadak
Antxeta mokogorri multzoak izan dira handienak (529 ale, I-3); ondoren, berriz, kaio hankahoriena (150 ale I-18). Beltzenian ikusitakoez gain (150 ale inguru II-19, A. Herreroren adierazpena), Plaiaundin ez da antxeta burubeltz multzo handirik ikusi (6 ale gehienez, I-18). Bi Delaware kaio ikusi dira, eta litekeena da negua igarotzen egotea.
Erralidoak eta bestelako ez-paseriformeak
Kopetazuri arrunt populazioak gorantz egin eta 32 aleraino heldu zen (II-8), baina gero beherantz egin zuen berriz ere. Uroilo arrunt kopururik handiena 18 alekoa izan zen (I-10). Uroilanda ez zen Plaiaundin bezain maiz agertu, nahiz eta nahiko arrunta izan. Pagausoa ere hasi zen pasatzen (50 ale inguru II-15). Okil txikia nahiko maiz agertu zen, eta okil berdeari buruzko aipamen bat ere izan zen (ale bat II-24).
Paseriformeak
Hona hemen espezie negutar ugarienak: txantxangorria, birigarro arrunta, zozo arrunta, etxe-txolarrea, tarina eta karnaba. Negu hotzekin lotura duten hegaztien presentzia azpimarratu behar da, honako hauena besteak beste: birigarro txikia, tarina eta mokolodia (hainbatetan agertu zen ale bat, litekeena da inguruan geratutakoa izatea). Mika arruntaren zabaltzea ere nabarmendu zen, eta horien inguruko aipamenak arrunt ari dira bihurtzen.
JAITZUBIA
Aberastasun balioek egonkor jarraitzen dute: 51 espezie izan ziren azaroan, 48 abenduan, 51 urtarrilean eta 43, berriz, otsailean. Otsailari dagokion kopurua benetakoa baino txikiagoa da; izan ere, hil horretan 2 errolda orokor baino ez ziren egin, eguraldi txarra zela eta bertan behera geratu baitziren beste batzuk.
Hona hemen inguruko talderik handienak: anatidoak, limoetako hegaztiak, erralidoak eta laridoak, paseriformeez gain.
Aliotak, murgilak eta ubarroiak
Ubarroi handia tarteka eta kopuru txikian ageri da (3 ale gehienez, I-20). Txilinporta txikia nahiko maiz ikusi zuten urmael gezan eta Zubiberri-Amuteko ubidean (4 ale gehienez, II-7).
Ardeidoak eta bestelako zangaluzeak
Bi espezie izan ziren nagusi, nahiko kopuru txikian baina: koartza hauskara (4 ale gehienez, I-26) eta koartzatxo txikia (5 ale gehienez, I-26).
Anatidoak
Aurreko aldiaren bidetik. Basahatea izan da espezie ugariena, eta inguru osoan agertu da: gehienez ere 46 ale, I-20. Zertzeta arrunta izan da hurrena; marearteko eta ur gezako guneak erabiltzeko ohitura du batik bat; hala, populazioa sakabanatu eta kontaketa zailtzen du horrek; gehienez ere 20 ale ikusi dira (II-22). Beste hainbat espeziek negualdi arrunta izan dute, baina kopuru txikian egon dira: mokozabala (4 ale gehienez, II-22) eta ipar-ahatea (5 ale gehienez, II-16).
Eguneko eta gaueko harrapariak
Zapelatza eta belatz gorria nahiko maiz agertu dira.
Limoetako hegaztiak
Zazpi espeziei kusi dira, aurreko bi hilabetekoan 9 izan baziren ere: txirri arrunta da ugariena (40 ale gehienez I-4), eta hegabera (13 ale gehienez, II-7) eta istingor arrunta ondoren (9 ale gehienez, I-20); dena den, azken horren benetako kopuru handiagoa da, zaila baita hegazti hori ikusten.
Kaioak eta txenadak
Antxeta mokogorria (72 ale gehienez, II-22) da espezie ugariena. Urtarrilaren 22an 12 aleko kaio ilun multzo bat ikusi zuten Jaitzubia gainetik mendebalderantz igarotzen, baina ez zuen inguruarekin loturarik.
Erralidoak eta bestelako ez-paseriformeak
Kopetazuri arrunt kopurua 31 alekoa izan zen gehienez ere (II-22); urmael gezan ikusi zuten batik bat, baina baita beste hainbat lekutan ere (Zubieta azpin, Antonzolon, eta Jaitzubiako ubidean, Zarautzeneazpi parean). Uroilo handi multzo handia da azpimarratzekoa; artaldeen antzeko multzo handitan agertu baitzen (44 ale gehienez, II-7); marearteko guneak aztertzen ibili ziren, Zarautzeneazpikoa bereziki. Uroilanden inguruko aipamenak ere izan ziren, espezie hori erraz antzematen baita sasoi honetan eta inguru horretan (4 ale gehienez, I-20). Faisai arrunt bat ere ikusi zuten (I-3), baina litekeena da askatze zinegetikoen ondorio izatea.
Paseriformeak
Hona hemen espezie ugarienak: negu-txirta, txantxangorria, buztanikara zuria, etxe-txolarrea eta arabazozo pikarta. Negu hotzetakoak diren iparraldeko espezieak ere ageri dira, birigarro txikia, durdula eta tarin abesteak beste.
|